Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Inauterietako argazki lehiaketa Andoainen

Astelehenean konpartsen desfilearen antolaketa bilera izango da, 19.00etan Urigain kultur etxean

Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

aNDOAIN- Andoaingo Udaleko Kultura batzordeak argazki lehiaketa antoladu du 2018 urteko Inauterietako kartel iragarlea eta programaren azala osatzeko. 250 euroko sari bakarra eskainiko da.

Lehiaketa herri mailakoa da eta horretan parte hartu ahal izango dute hamalau urtetik gorako pertsonek, Andoainen bizi, ikasi ala lan eginez gero.

Gaia Andoaingo Inauteriak izango da, eta edukiari eta ideiari dagokienez, lanek jatorrizkoak izan beharko dute. Argazkiak, beraz, Andoaingo inauterietan ateratakoak behar dute izan.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, lau aurkeztu ahal izango ditu, zuri-beltzean ala koloretan. Epaimahaia Kultura Batzordeko kide batek eta bi artistek, kritikari edo profesionalek osatuko dute.

Lanak bi modutan aurkez daitezke, paperean edo formato digitalean. Paperean aurkezten diren lanak Basteroko Kulturgunera eraman behar dira martxoaren 6ean, astelehena, 10.00etatik 13.00etara edo 16.30etik 19.30era. Formato digitalean aurkezten badira, berriz, kultura1@andoain.eus helbidera bidali behar dira martxoaren 6ean.

Konpartsen bileraAndoaingo Udaletik gogoratu dute konpartsen desfilearen antolaketa bilera astelehenean, hilak 20, egingo dela. Bertan, desfilearen ordena zozketa bidez erabakiko da eta beste hainbat akordio adostuko dituzte. Bilera, Urigain kultur etxean izango da, 19.00etan. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902