Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertso saioa gaur, Orioko Gure Etxea elkartean

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren saiorako txartelak salgai daude Kolon Txiki tabernan

2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Orio- Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren barnean, Orioko eta Hernaniko bertsolariek bertso saioa eskainiko dute gaur Gure Etxea elkartean. Emanaldia bertso afari formatuan egingo da, 21.00etatik aurrera, eta txartelak salgai daude Kolon Txiki tabernan, 12 euroan. Aurreikuspenen arabera, 22.30ean hasiko da saioa.

Guztira, sei bertsolari arituko dira: Oriotik Egoitz Eizagirre, Rosi Lazkano eta Imanol Lizarazu Habana, eta Hernanitik, Eñaut Martikorena, Andoni Mujika eta Joxeluis Urdangarin. Jon Agirresarobe izango da gai-jartzaile eta saioaren gidari. Lehen fasea otsaileko lehen astean hasi zen eta martxoaren 12ra arte luzatuko da. Iluntze bizia eta alaia bizitzeko aukera izango da, beraz, bertsozaleei eta herritarrei, Errikotxia elkartetik bertso afarira bertara-tzeko deia luzatzen zaie. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902