Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertsoak, Zumarraga eta Urretxuko txoko guztietan

Gipuzkoako herri arteko bertso txapelketak eta Martxoan Bertsoak bat egingo dute

Asier Zaldua - 2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Iazko Martxoan Bertsoa lehiaketako finalean parte hartu zuten bertsolariak.

Iazko Martxoan Bertsoa lehiaketako finalean parte hartu zuten bertsolariak. (n.g.)

Galería Noticia

Iazko Martxoan Bertsoa lehiaketako finalean parte hartu zuten bertsolariak.

urretxu- Bertsoak Urretxu eta Zumarragako txoko guztietara helduko dira datozen asteetan. Izan ere, Gipuzkoako herri arteko txapelketak eta Martxoan Bertsoa programak bat egingo dute.

Herri arteko bertso txapelketari dagokionez, Urretxu eta Zumarragako bi taldek parte hartuko dute. Potoxop taldean Amaia Iturriotz, Manex Mantxola, Antton Fernandez eta Beñat Torresek abestuko dute. Gorka Santesteben ordezkaria izango da, Edurne Plazaola gai-jartzailea eta Eli Lasa epailea.

Simimimisol taldeko bertsolariak, berriz, Gorka Azkarate, Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Uxue Fernandez dira. Ordezkaria Gorka Ojanguren izango da, gai-jartzailea Sara Bidarte eta epailea Asier Oliveira.

Azken talde honek gaur bertan ekingo dio txapelketari. Lasarte-Oriako taldearekin neurtuko ditu indarrak, 23.00etan gaztetxean. Datorren ostiralean, hilaren 24an, Aian abestuko dute.

Potoxop taldekoek, berriz, hilaren 24an ekingo diote txapelketari. Oiartzunen abestuko dute. Ligaxkako bigarren eta azken saioa martxoaren 11n izango dute: Zumarragako Amalur elkartean abestuko dute. Oñatiko Txinparta taldea izango dute aurrez aurre. Multzo bakoi-tzeko talde onena hurrengo fasera pasako da.

Bertso eskolako kideak ilusioz gainezka daude. “Bertsolariak ez ezik, gai-jartzaileak, epaileak eta lagun-tzaileak bildu ditugu mugimendu honen aitzakian. Horrek herriko bertso sarea ehuntzen jarraitzeko balio izan digu”.

Martxoan Bertsoa Martxoan Bertsoa programaren 15. edizioari dagokionez, martxoaren 3an hasiko da. Urtero bezala, taldekako txapelketa umoretsua izango da ekitaldi nagusia. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko dituzte. Kanporaketak martxoaren 3an, 4an eta 10ean izango dira, Apatxe, Motz eta Fox tabernetan. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, gaztetxean. Lau saioak 23.00etan hasiko dira.

15. edizioa dela eta, finala festa handi bat izatea nahi dute. “Egun osoko egitarau bat prestatzen ari gara eta edizio guztietan parte hartu duten bertsolariak elkartu nahi ditugu. Bazkari jendetsu bat egin nahi dugu eta bazkalostea bertsoz eta kantuz girotu. Finalarekin emango diogu amaiera egunari. Aipatzekoa da 100 lagun baino gehiagok parte hartu dutela txapelketa honetan”.

Txapelketa Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi nagusia da, baina beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Martxoaren 17an bi izango dira, Urretxuko gaztetxean. 20.00etan Autobiographikal taldearen poesia antzerkituaz gozatzeko aukera egongo da. 23.00etan, berriz, Bertxortan taldeak seriotasunari barre egiteko bideak proposatuko ditu.

Bestalde, martxoaren 31n Urretxu eta Zumarragako eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Ekitaldi hau Zelai Arizti aretoan izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902