Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazteentzako ekintzak indartu dituzte Azpeitiko Inauterietan

Dozenaka ekitaldi egongo dira hilaren 28ra arte luzatuko den mozorroen festan

Jabi Leon - 2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Zezenbeltz, Bertan, Banda eta Udaleko ordezkariak Inauterietako programaren aurkezpenean.

Zezenbeltz, Bertan, Banda eta Udaleko ordezkariak Inauterietako programaren aurkezpenean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Zezenbeltz, Bertan, Banda eta Udaleko ordezkariak Inauterietako programaren aurkezpenean.

azpeitia- Udaleko, Bertan merkatarien elkarteko, Udal Musika Bandako eta Zezenbeltz elkarteko ordezkariek Azpeitiko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean aurtengo Inauterietarako antolatutako egitaraua aurkeztu zuten atzo udaletxean. Mozorroen festa aurreko urteetako ildo beretik ospatuko da herrian baina, hala ere, ez dira nobedadeak faltan izango.

Edonola ere, dozenaka ekitaldi egongo dira bihar bertan kaldereroen desfilearekin (19.00etan, Arana kaletik) abiatuko diren eta hilaren 28ra arte luzatuko diren Inauterien baitan.

Mikel Ibarzabal Kultura Batzordeburuak azaldutakoari eutsiz, “ohiko ekintza arrakastatsuak mantendu, eta batez ere gaztetxoei zuzendutako ekintzak indartzea izan da helburua”.

Ibarzabalek otsailaren 25ean, larunbatean, izango diren Go!azen ikuskizunaren bi saioak, Inauterietako astelehenean egongo den “haurren desfile ondorengo dantzaldia” eta egun horretan (23.00etatik aurrera) plazan izango den Bide Batez taldearen dantzaldia nabarmendu zituen berrikuntza gisa.

Bestalde, Karnabaletako larunbatean Txu txu trena izango da goiz eta arratsaldez herriko kaleetan zehar.

Ainhoa Salegi Bertaneko kidearen hitzetan, “denda edo komentzioek eskaparateak eta dendetako dekorazioa aldatuz eta egokituz hartu izan dugu orain artean parte festa honetan baina Sansebastianetan txu txu trenarekin parte hartu eta herriari eta festei gure ekarpena egiteko gonbidapena egin zigun Udalak, eta elkarlanerako bide berri bat suertatu zaigu. Eta eskerrak ematea dagokigu”.

Horretaz aparte, Udal Musika Bandak, ohi bezala, Inauterietako kantuen kontzertua eskainiko du igande honetan (13.00etan) Sanagustin Kulturgunean. Era berean, Bandako musikariak “iazko probari segida eman eta Ostegun Gizen Egunean pintxo potera irtengo gara gure instrumentuekin”, aurreratu du taldeko kidea den Adela Arzuagak.

Egitaraua borobiltzeko Zezenbeltzek ohiko 6 hitzorduak beteko ditu. Hori bai, “festari bukaera emateko suzko zezenean, haur eta helduak sokarekin irten eta sokamutiloi laguntzera” animatu zituen Zezenbeltz elkarteko kidea den Mikel Odriozolak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902