Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikastolarekin elkarlana mantendu nahi du Udalak

Uzturpe elkargune bat dela azpimarratu eta ibartarrak bertako ikastolara joatearen garrantzia berretsi du

2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Ibarra- Uzturpe ikastolaren komunitatean 504 ikasle eta 300 familia inguru mugitzen dira gaur egun. Ikastola elkargune bat da, mota guztietako familiak proiektu baten inguruan batzen dituen gunea. Ibarrako Udalak elkarlanarekin jarraitu nahi du eta ibartarrak bertako ikastolara joatearen garrantzia berretsi du.

Iker Gibelalde Uzturpe Ikastolako zuzendariak dioen moduan, “gure ikastolako hezkuntza komunitateko partaide izateak ibartar identitatea sendotzen duela irudi-tzen zait, haur zein familiek beraien bizitza Ibarran zentratzea dakar, Ibarrako kultur zein bestelako ekintzetan partaide izatera bultzatu eta ibartar sentimendua indar-tzea”. Ikastolako leloak argi azaltzen duen moduan -Herrian hazi eta hezi, Uzturpe ikastola-, ikastolaren helburua haurrak herrian bertan heztea da, “haurrek Ibarrari bizia ematen diotelako eta etorkizunean herriko eragile izango direlako”.

Ikastolak hezkuntza proiektu sendo eta landua du, eta berau aurrera eramateko hainbat proiektu eta plan burutzen dira, hala nola, Eraikiz, Txanela eta Eki proiektuak, KiVa programa, irakaskuntza kooperatiboa edota bizikidetza, hizkuntza eta ingurugiro planak. Eta hauek guztiak aurrera eramateko profesional talde kualifikatua izateaz gain, ikastolarentzat ezinbestekoa da Udalarekin elkarlanean aritzea. “Gure hezkuntza proiektua herrian txertatutako proiektua da eta Udalak arlo ekonomikoan zein pertsonalean eskaintzen digun laguntza eta babesak arnasa ematen digu behar den bezala garatu ahal izateko” dio Gibelaldek.

Aurrera begira, arlo emozional, sozial eta kognitiboa azken muturreraino zaindu nahi ditituzte Uzturpen. Gainera, geroz eta ikasle gehiago ditu eta DBHn jada bigarren lerroa irekitzen hasiak dira. Finlandiatik datorren Kiva programa martxan jartzen ari dira eskola-jazarpenari aurre egiteko. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902