Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zeu zara EITB sariak Irunera helduko dira martxoaren 8an

Sei mailatako hautagaien artean bozkatu ahal da erakunde publikoaren webgunearen bitartez

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko otsailaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Hautagai diren enpresa, pertsona eta erakundeen ordezkariak, Santano, Sarratea eta Iturberekin, atzo Ficoban.

Hautagai diren enpresa, pertsona eta erakundeen ordezkariak, Santano, Sarratea eta Iturberekin, atzo Ficoban.

Galería Noticia

Hautagai diren enpresa, pertsona eta erakundeen ordezkariak, Santano, Sarratea eta Iturberekin, atzo Ficoban.

irun- Aurretik Barakaldon eta Gasteizen eginak zituen Zeu zara EITB sarien gala berria Irunera ekarriko du komunikabide publikoen erakundeak, datorren martxoaren 8an, “gizarte, kirol eta ekonomia arloan oso dinamikoa den hiri honetako pertsona, enpresa eta elkarteei aitortza egiteko”.“Hiriburuaren ondoren, Irun dugu Gipuzkoan bigarren hiri haundiena. Historikoki Europara begira eta mugan egoteak izaera berezia ematen dio hiri honi eta Zeu zara EITB sarien ekitaldi hau Irunera ekar-tzeko orduan inolako dudarik” izan ez dutela gaineratu zuen atzo erakunde publikoaren zuzendari nagusiak, Maite Iturbek, sarietarako izendatutako askorekin eta Jose Antonio Santano alkatearen eta sari-ematea hartuko duen Ficoba erakustazokako gerente Ander Sarratearekin egindako aurkezpenean.

kanpaina martxanEITBren telebista, irrati eta Interneteko hedabideetan, atzo hasi eta “martxoaren 2ra arte, sari hauetarako hautagai diren Irungo eragile, enpresa eta pertsonen berri eman eta jendea www.eitb.eus webgunearen bitartez botoa ematera animatzeko promozio kanpaina” egingo dela azaldu du Iturbek.

Zeu zara EITB Irunen sariak sei mailatan emango dira. Alde batetik, Zeu Zara Gure Enpresa sariko hautagaiak Bidassoa Basque Brewery garagardogilea, Pasquier-Recondo, Decoexsa, Jart Skateboards eta Uvesco dira eta Zeu Zara Ingurumenaren Lagunamailan, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Uhinak kongresua, Lapurriturriko informazio-gunea, Bioterra azoka eta Toki-Alai Institutua.

Komunikabide publikoen erakundeak Irun “bere gizarte, kirol eta ekonomi dinamismoaregantik” aukeratu du sari hauetarako

Zeu Zara Gure Kutuna sariak herritarren ibilbide pertsonal eta profesionalei aitortza egin nahi die eta honetarako hautagaiak Asun Casasola (Nagore Laffageren ama), Agustin Ugarte (Behar Bidasoa GKEaren presidentea), Jose Luis Azkue (Luis Marianoren pianojolea), Ricardo Arregi zirujaua eta Julen Aginagalde eskubaloilaria dira.

Zeu Zara Solidarioa sarirako Behar Bidasoa GKEa, Ezezagunok antzerki taldea, Afagi, Aurreratu Elkartea eta Nagusilanen artean botatu ahal da.

Zeu Zara Gure Enbaxadorea sariak, Irunen izena zabaltzen duten erakunde eta pertsonei aitortza egin nahi die eta honetarako hautagaiak Real Union, Bidasoa eta Santiagotarrak kirol klubak eta Leontxo García eta Lourdes Maldonado kazetariak dira.

Azkenik, libreki hautatu ahal dute hiritarrek, hiriko denda eta ostalari-tza-lokalen artean, Zeu Zara Dendarik Onenasaria nork jasoko duen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902