Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gizartea

Korrikaren mezua lantzeko unitate didaktikoak sarean dira jada

Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortu ditu AEK-k haur eta gazteei zuzendutako unitateak

Miren Mindegia Iban Aguinaga - 2017(e)ko otsailaren 16a, osteguna - 06:09etan eguneratua

Grupo Noticias y AEK renuevan su acuerdo.

Grupo Noticias y AEK renuevan su acuerdo.

Galería Noticia

Grupo Noticias y AEK renuevan su acuerdo.

iruñea- Korrikak eta Ikastolen Elkarteak euren indarrak batu dituzte martxoaren 30ean abiatuko den 20. Korrikaren unitate didaktikoak sortzeko. Azkeneko edizioetan bezala, euskararen erabilera sustatu eta indartzearen helburupean biltzen diren bi erakunde hauek Korrikaren mezua eta kultura haur eta gazteen artean ezagutzera emateko unitateak landu dituzte, ikastetxe guztien eskuetara jarriz. “Elkarlanaren eta auzolanaren ondorioa da unitate didaktikoa, AEK eta Ikastolen Elkarteak aspaldidanik garatzen dugun elkarlanaren ondorioa”, adierazi zuen Asier Amondo Korrikaren arduradun nagusiak atzo Iruñeko Ezpeleta Jauregian egindako aurkezpenean. “Lan honek gure oparirik maitagarriena izan nahi du Euskal Herri osoko ikastetxe, ikasle eta irakasleentzat”, azpimarratu zuen.

“Korrika zaleak gara ikastolak, ekimen honek ere biltzen baititu ikastolek defendatzen ditugun balio nagusiak: herritarra, elkarlana, auzolana, euskararekiko atxikimendua...”, azpimarratu zuen atzokoan Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko lehendakariak. “AEK-k berak jaso egiten du Korrikaren bitartez baina eman ere, asko ematen du Korrikaren bitartez. Gure alea jarri dugu unitate didaktiko honen bitartez eta gure aleak jarriko ditugu herriz herri Korrikari ongi etorria egiterakoan”.

Xan Aireren gidaritzapean, Ikastolen Elkarteko didaktika taldeak landu ditu 3 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendua dagoen materiala. Adin tarteen araberako bost azpi-unitatetan banatuta dago eta dagoeneko Korrikaren webgunean zein Ikastolen Elkarteko webgunean zin-tzilikatu da, bertatik deskargatzeko.

“Girotze eta jakintza partekatze handi bat izatea nahi dugu, urtero bezala. Bi ardatz nagusien artean ibili gara aurten ere: alde batetik, Korrikaren leloarekin eta mezuarekin jolastea;eta bestetik Korrikaren kultura eta sinbologia lantzea, horrek dakarren balio sorta biziki interesgarriarekin”. Batzuk aurtengo lema nagusitik abiatuta, euskaraz bizitzeko molde desberdinak badirela erakustera bideratu dute aurtengo unitatea, “bai proposatzen diren jardueren bidez bai ipuin eta filmeen bidez ere”.

irria aldizkaria eta dokumental batAirek atzo azaldu zuen bezala, leloa lantzeko bi proiektu nagusi proposatzen dira unitatearen baitan. Alde batetik, Irrien Lagunak taldearen Irria aldizkariaren atal berezia eskaintzen da, izan ere, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots pertsonaia erreferente argiak dira txikienentzat”. Bakoitzarena gurea ipuinaren bitartez, “berdintasuna eta aniztasunaren dantza polit bat” aurkezten du ipuinak. Alde honetatik, unitatearen gako nagusietako bat ikasle heldu eta txikienen arteko kidetzea lantzea izanen da, elkarrekintzaren bitartez ikasle txiki eta nagusien euskara-erabileran eragiteko: “Ikasle helduenak gaztetxoengana joango dira ipuina lantzera. Ipuina kontatzeko garaian, hain zuzen, ikasle helduagoak ipuin-kontalari eta antzezle bihurtuko ditugu”.

Ikasle helduagoetan pentsatuz, aurtengo unitateak dokumental bat aurkeztu du, bestalde. Batzuk. Euskararen lau aurpegi izenburupean, Hiru Damatxo Ideia Faktoriak ekoiztuako dokumentalak “euskaldun izateko lau modu ezberdin ezagutzera emango ditu, aniztasuna ardatz, gaztetxoei erakargarri egingo zaion estetika batekin”. Horretaz gain, bestelako baloreak ere nabarmentzen dira dokumentalean: errespetua, elkartasuna, aniztasuna... “Gogoeta eragin nahi dugu gaztetxoen baitan, gogoetatik abiatuta”.

Mezuarekin batera, Korrikaren inguruko kultura eta sinbologia dira proposamenaren bigarren ardatz nagusia. Hartara, elkartasuna eta ardura partekatzea bezalako balioak landuko dira unitatean zehar, hala nola txikienei zuzendutako Korrika Txikian parte hartzeko petoen margoketa.

Grupo Noticias y AEK renuevan su acuerdo

colaboración.Grupo Noticias y AEK han renovado su acuerdo de colaboración en torno a la Korrika, que se celebrará del 30 de marzo al 9 de abril. El director deDiario de Noticias, Joseba Santamaria;la coordinadora general de AEK, Mertxe Mugika;y el responsable de Korrika, Asier Amondo, subrayaron la importancia de esta colaboración para dar difusión al evento: “En su vigésima edición, Korrika es una invitación a sumar lenguas, culturas y mundos. Apoyar a un idioma es actuar en favor del conjunto de las lenguas y de la cultura universal”. Foto: Javier Bergasa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902