Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Tortura agerian

Bingen. Zupiria - Domingo, 3 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Terrorismo yihadzaleak eragiten duen suaren aurka, torturaren sua erabiltzea defenditu du Trump presidentegai amerikarrak, entzule zituen errepublikarren txalo artean, eta jendeari lepoa mozten dioten yihadistei aurre egiteko itolarria sortzen duten teknikak erabiltzea -bañera, poltsa- ez zaiola hain gogorra iruditzen esan du. ETAren indarkeriari aurre egin zioten polizia eta agintariek ez zuten inoiz jendaurrean tortura erabiltzea defenditu. Alderantziz, salaketak gezurra zirela aldarrika-tzen zuten, beti;baina argi dago urtetan eta urtetan praktikatu zela, modurik bortitzenean gainera. Paco Larrañagaren zuzendaritzapean Kriminologiaren Euskal Institutua egiten ari den ikerketak argitara atera ditu 4.000 kasuren ebidentziak, hauetatik 900en bat testigantza bideoan grabatu dituztelarik. “Egia dira” esan du Larrañagak. Abendurako amaituta egongo da txostena eta orduan ezagutuko dugu trajedia honen tamaina izugarria. Lehendakaritzak bultzatu du ikerketa. Lehen aldia da bere menpe polizia bat -Ertzaintza- duen gobernu batek honelako lan independente bat eska-tzen duela, eta seguru ez dela erraza izan. Ez dut inondik espero Espainiako Gobernuak antzeko ezer egitea bere polizia indarrekin;bai, ordea, oztopoak jartzea. Larrañagaren ikerketak milaka pertsonek gure artean sufritu duten indarkeriaren drama utzi digu. Bi1ktima hauen minaren errekonozimendua ekar dezala eta lotsatu daitezela polizia eta agintariak. Eta terrorismo-mota berrien aurrean ez gaitezela Trumpen eredura makurtu! .


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902