Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak jaietan lan egiteko pertsonala kontratatuko du

Interesatuek astelehenetik hilaren 12ra bitartean eman ahalko dute izena udaletxeko sarreran

Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

azpeitia- Azpeitiko Udalak udako festetan lan egiteko hainbat pertsona kontratatu behar ditu, beti ere, jaiei lotutako hainbat eginkizunetarako (aparkaleku eta zezen plazaren zaintzarako...).

Hori dela eta, Udalak kontratazioak egiteko deialdia egin du eta interesa duten herritarrek datorren astelehenetik hilaren 12ra bitartean eman ahalko dute izena udaletxeko Sarrera Erregistroan.

Udaletik aurreratu dutenez, 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete behin behineko lanpostu horietarako izena. Hori bai, pertsonala aukeratzeko orduan lehentasuna izango dute ondorengo baldintzak betetzen dituztenek: Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea, langabetua izatea eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Edonola ere, Azpeitiko udako festetan lan egiteko izena eman nahi dutenek dokumentazio ezberdina aurkeztu behar dute: NAN fotokopia, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria eta euskararen ezagutza adierazten duen agiria (Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du).

Honen inguruko informazio gehiago nahi duenak azpeitia.eus web gunea begira dezake. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902