Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzungo Turismo Bulegoa asteburu honetan zabaldu da

Uztaila eta abuztuaren 31 arte egunero zabalik egongo da goiz eta arratsaldez bisitariei informazioa emateko

Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

oiartzun- Asteburu honetan Oiar-tzungo Turismo Bulegoa zabaldu da eta uztaila eta abuztu osoan egongo da zabalik.

Honela, Oiartzun ezagutzera etor-tzen diren bisitariek behar duten informazio guztia jaso ahal izango dute Doneztebe plazan bertan kokatua dagoen bulegoan, Fermiñene eraikinean hain zuzen (Aialde, 2). Abuztuaren 31 arte turismo bulegoak izango duen arreta-ordutegia honakoa izango da: egunero 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Oarsoaldea garapen agentziatik adierazi dutenez, Oiartzunek bisitariarentzako eskaintza zabala du. Bere hiru museoez gain (Soinuenea- Herri Musikaren Txokoa, Luberri- Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea), Aiako Harria Parke Naturalaren barruan ibilbide homologatu ugari egin daitezke. Gainera, Parke Naturalaren barruan, multzo megalitiko ugari aurki daitezke eta oso erraza da hauetara iristea. Hauen artean Sorondo, Egiar, Oieleku eta Bianditzeko ibilbideak daude. Eta Parke Naturalaren barruan beste aukera bat Bidasoako Kontrabandisten zirkuitua da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902