Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen erabilera “egokiena” duten establezimenduak saritu dituzte

Ordiziako Udalak merkataritza alorrean ikerketa egin du saltokietako euskara maila ezagutu eta aztertzeko

M. Aranburu - Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Ordiziako udal ordezkariak hainbat merkatarirekin batera aitortza ekitaldian.

Ordiziako udal ordezkariak hainbat merkatarirekin batera aitortza ekitaldian.

Galería Noticia

Ordiziako udal ordezkariak hainbat merkatarirekin batera aitortza ekitaldian.

ordizia- Euskararen erabilera ez dago beti erabiltzaileen eskuetan. Hala adierazi du Ordiziako Udalak egin duen ikerketak. Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du. Hain zuzen ere, 226 establezimendutan egin da galdeketa eta hizkuntzaren ahozko eta idatzizko erabilerak neurtu dituzte. Ezagutzera eman dituzten emaitzen arabera, saltokietako arduradunen euskararen ezagutza maila oso handia da, %89 ondo moldatzen dira euskaraz edo elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai dira. Ahozko erabileran, bestalde, harreman guztien %68 izaten dira euskaraz edo elebitan, eta udalarekin izaten diren harremanetan erabiltzen da gehien euskara. Langileen %69k euskaraz egiten dute lehenengo hitza baina ondorengo elkarrizketan aldaketa nabarmena da, izan ere, %45era jaisten da datua. Beraz, ikerketak erakutsi duenez elkarrizketa euskaraz hasteko joera egon badago ere, gaztelaniaz jarrai-tzeko ohitura handia dago. Idatzizko erabileran, berriz, establezimenduetan dauden elementu guztien %36 euskara hutsean dago, %33 elebietan eta %30 gaztelania hutsean. Ida-tzizko elementuak aipatzen direnean, errotulo nagusiak, bisita txartelak, ziguluak, tiketak hartzen dira kontutan, besteak beste.

Jose Miguel Santamaria alkateak, Aitzol Azpiroz euskara teknikariak, Irati Bereau Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuko kideak eta Jose Ignacio Iturrioz euskara eta hezkuntza zinegotziak izan ziren emaitzen aurkezpenean. Datuak agertzeaz gain, oroigarri bana banatu zieten datu hobenak lortu dituzten establezimenduei. Horrela, euskararen alde egiten duten lana aitortu dute. “Saltzaileen papera garrantzitsua da merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko, izan ere, haiek dira abiapuntua askotan”, azaldu du Azpirozek.

Merkataritzan euskararen erabilera indartu nahi du Udalak. “Normalizaziorako lana egiten dugu. Udalak aspalditik du euskara zerbitzua, beharrezkoa ikusten genuelako”, aitortu du Santamariak. Haren hitzetan, oraindik ere lan asko dute, baina bide egokian doaz. Horregatik, euskararen aldeko apustua egiten dutenei eskerrak eman zizkieten, baina beste merkatariei ere gonbita egin die euskararen aldeko apustua egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902