Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aizkorriko lagunen eguna ospatuko dute bihar Zegaman

Zegamatik 6.30ean abiatuko dira plazatik eta San Adriandik 7.30ean;Aizkorriko tontorrean elkartuko dira guztiak

Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

zegama- Zegamarrei, orokorrean, mendi kuttun bat aipatzeko esatenez gero, Aizkorri esango dute. Mendi horren magalean dago kokatuta herria, eta bertakoek Aizkorriren edertasunaz egunero gozatzeko aukera dute. Bihar, Zegaman, Aizkorriko lagunen eguna ospatuko dute. Aurtengoan hamazazpigarrenez antolatuko dute egun hau. Goizeko 6.30ean Zegamako herriko plazatik abiatuko dira Aizkorrira, Amezti mendi elkartekoek gidatu eta lagunduta. 7.30ean, San Adriandik Aizkorrirako buelta egingo dute, Aldaolako aparkalekutik abiatuta. Gutxi gorabehera, 9.30etarako Aizkorriko tontorrean elkartuko dira bi ibilaldietan parte hartuko dutenak, eta punturik altuenean cavarekin topa egingo dute Aizkorriko Lagunen Eguna ospatzeko asmoz. Bertaratuen artean, urtero egin ohi duten legez, argazkia aterako dute. Ondoren, Aizkorritik berriz ere itzuli egingo dira. Eguerdian ere izango da zer egina Zegaman. 12.30etatik 15.00etara Eusko Labeldun Hegaluzea eta Sagardo dastatzea egongo dira plazan.

Antolatzaileek deialdia zabaldu dute. Interesa duen orori ibilaldi zein egun horretan parte hartzera animatu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902