Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oporretan, Urgull zabalik

historiaren etxeak, natur txokoak eta damen baterian dagoen liburutegiak hamaika jarduera prestatu dituzte gaztetxoentzat eta egunero daude zabalik

Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Iazko udan natur txokoan egindako jarduera batean parte hartu zuten gaztetxoak.

Galería Noticia

Iazko udan natur txokoan egindako jarduera batean parte hartu zuten gaztetxoak.

One, two, three, tupper koronela atera hadi!Hitz horiekin abiatu zuten atzo arratsaldean Urgulleko gailurrean dagoen Motako Gazteluko txokoak deskubritzeko antzeztutako bisita gidatua. Uda garairako Urgullek prestatu duen egitarauaren atarikoa izan zen.

Urtero bezala, mendian kokatzen diren hiru egoitzek ateak egunero zabalduko dituzte hilabete honetan eta hurrengoan. Motako gazteluan dagoen Historiaren Etxeak Donostiaren 800 urteetan zehar ibilbidea egiteko aukera ematen du Donostiari begira erakusketari esker (San Telmoren eskutik);pixkat beherago dago Gobernadorearen bateria, natur txoko bihurtuta: Napoleonen goardiaren egoitza zenak, gaur egun mendia eta natura ezagutzeko aukera ematen du, Cristina Enea Fundazioaren eskutik. Eta Damen bateria, azkenik, liburuek konkistatu dute (hiriko liburutegi zerbitzuak kudeatzen du): liburu dibertigarriak eta ordenagailuak dituzte bertan prest gaztetxoek.

Egunero ateak zabaltzeaz gain, astelehenetik ostiralera ekimen bereziak antolatu dituzte udarako, bost urtetik gorakoentzat, 18.00etatik aurrera eta doan. Astelehen eta ostegunetan liburutegian izango da hitzordua. Ipuin saltsa, magia ikuskizunak eta txotxongiloak eskainiko dituzte datozen asteotan. Astearte eta asteazkenetan, aldiz, natur txokoan baratza prestatzen ikasiko dute, Urgulleko altxorra bilatuko dute, xomorroak ezagutuko dituzte eta buztinezko animaliak sortuko dituzte, besteak beste. Eta ostiraletan Historiaren Etxean eraikuntza tailerra, maketismo tailerra edo hiriari buruzko jokoak prestatuko dituzte.

Jolasek eta antolatutako beste jarduerek irakurzaletasuna bultza-tzeko helburua dute, ingurugiroarekiko ezagutza eta errespetua landu eta hiriaren historia ezagutzeko asmoa ere bai.

Atzotik, gainera, Dbuseko mikrobusa martxan da Urgulleko goialderaino. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902