Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikusentzunezko Astea antolatu dute Eibarren

Arrate Kultur Elkarteak prestatu dituen emanaldiak astearte gauean hasiko dira parrokiako klaustroan

Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

eibar- Eibartarrek Arrate Kultur Elkarteak antolatu duen 2016ko Ikusentzunezko Astearekin disfrutatzeko aukera izango dute datozen egunotan. Aurreko edizioetan bezala, mota desberdineko ekimenekin gozatzeko parada egongo da. Datorren ostegunean egingo den diaporama tailerra izan ezik, ekitaldi guztiak 22.30ean hasiko dira, San Andres parrokiako klaustroan.

Edonola ere, 2016ko Ikusentzunezko Asteari hasiera emateko Can Batlló eta ametsezko hiriak dokumentala ikusi ahalko da datorren asteartean, Biharrian elkartearen eskutik.

Hurrengo egunean, berriz, Pello Osoro eibartarraren diaporama emanaldia egongo da. Bertan, errealizadore gazteak egindako bideo lanak izango dira ikusgai (kirola eta ingurunea ardatz hartuta).

Hilaren 7an, Jose Luis Irigoienek Nola egin diaporama bat?izeneko tailerra eskainiko du (19.00etan Topalekuan) eta horren ondoren (22.30ean) Irigoienek berak egindako hiru lan ikusteko parada egongo da elizako klaustroan.

Ikusentzunezko Astea borobiltzeko Miren Amuriza bertsolari ezagunaren Kapulana bat zintzilik emanaldia izango da datorren ostiralean.

Arrate Kultur Elkarteak eibartar guztiak gonbidatu nahi ditu antolatutako saioetara gerturatzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902