Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aimar Irigoienek Usurbilen bilatuko du bederatzigarrena

Gipuzkoako harri txikien eta aizkolarien bigarren mailako txapelak bihar jarriko dira jokoan

Iñigo Iradi Javi Colmenero - Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Aimar Irigoien 152ko kuboa altxatzen alboan Urtzi Telleria ipintzaile duela.

Aimar Irigoien 152ko kuboa altxatzen alboan Urtzi Telleria ipintzaile duela.

Galería Noticia

Aimar Irigoien 152ko kuboa altxatzen alboan Urtzi Telleria ipintzaile duela.

usurbil- Santaixabel festen egitarauen barruan biharko eguna indartsu dator herri kiroletan bi txapelketa nagusiren lehiaketarekin. Herriko frontoian Gipuzkoako bi txapela jarriko dira jokoan eguerdiko 12:00etan hasita. Lehenik Gipuzkoako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko da eta jarraian, 12:30ean, txanda Gipuzkoako harri txikien txapelketak hartuko du.

Aimar Irigoien errezildarrak bere bederatzigarren txapelaren bila irtengo da harri txikien txapelketan. Eta hori sahiesten saiatuko dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra eta Xabier Peñagarikano Erreuzta. Harrijasotzaile bakoitzak hiru harri altxa beharko ditu hiru minutuko txandetan.

Lehendabizi 10 arroa edo 125 kiloko zilindro berriarekin ariko dira, ondoren 9ko edo 112,5 kiloko kuadroa berdindu beharko dute ahalik eta gehien bizkarrean eta 100 kiloko edo 8ko bolarekin amaituko dute txapelketa. Kilo gehien bizkarrera-tzen duenak jantziko du buruan txapela.

Faborito nagusia ezbairik gabe Aimar Irigoien da. 2007. urtetik erreskadan irabazi ditu Gipuzkoako harri txikien txapelketa guztiak 2014an izan ezik. Urte horretan ez zuen parte hartu. Errekorra ere bere soinean dago 9.612,5 kilorekin, 2009an lortua. Ordundik ez da hurbildu marka horretara eta irabazi dituen txapelak 9.000 kilo inguruan ibili dira.

Hala ere harrijasotzaileak ez dira protagonista bakarrak. Aurretik aizkolarien txanda izango da. Gipuzkoako bigarren mailako txapelaren bila sei aizkolari irtengo dira;Aratz Mugertza, Luis Txapartegi, Jexuxmari Mujika, Eneko Otaño, Xabier Zaldua eta Julen Alberdi dira aurtengo bigarren mailako finalistak. Lau kanaerdiko eta bi 60 on-tzako enbor ebaki beharko dituzte. Garaileak txapelaz gain datorren urterako lehen mailako txapelketan parte hartzeko eskubidea irabaziko du. Hautagai nagusien artean Eneko Otañoren izena nabarmendu behar da. Hala ere kontutan hartzeko etsaiak izango ditu eta final parekatua espero da.

gaurko egitaraua

11:00. Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.

12:00. Soka-dantza udaletxe aurrean. Lore eta salda banaketa.

12:30.Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku Taldea.

14:00. Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.

16:00. Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00. Ur jolasak Artzabalen.

18:00. Herri-kirolak eta idi-dema. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

18:30. Erromeria txosnetan: Oskar eta Aitziber Estanga.

19:00. Poteo elegantea.

22:30. Kontzertua frontoian: Kezka+Hesian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902