Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Agur Irungo jaiei

ganadu lehiaketak, herri kirolek, bertsolariek eta pilota partiduek izan dute protagonismoa, ohi bezala, san pedro eta san martzial jaien azken egunean

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkia - Sábado, 2 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Handiak eta txikiak, abere lehiaketako animaliei begira, jendezka egon zen Urdanibia plazan, atzo.

Handiak eta txikiak, abere lehiaketako animaliei begira, jendezka egon zen Urdanibia plazan, atzo.

Galería Noticia

Handiak eta txikiak, abere lehiaketako animaliei begira, jendezka egon zen Urdanibia plazan, atzo.

Gauza on guztiek ba omen dute amaiera, eta Irungo San Pedro eta San Mar-tzial jaien kasuan, hori, uztailaren 1eko eguna da. Urteko egun handienaren eta alardeen ondorengoa, ajea pasatzeko eguna baina disfrutatzen denetakoa ere.

Atzo, Urdanibia plazan ez zegoen txilibito, danbor edo eskopeten aztarnarik. Egun honetan, baserriko mundua eta baserritar giroa izaten dira nagusi. Goizeko lehen orduan hasi zen urteko abere lehiaketa, Euskal Herriko hainbat txokotako abeltzainen eskutik behi ederrak ikusteko aukera ematen duena eta umeen oso gustukoa izaten dena.

familia giroaEguerdirako, jendez gainezka zegoen plaza. Irundar askok San Martzial eguneko ajea pasatzeko, ohitura dute egun honetan Urdanibiara hurbiltzea eta familiarekin goiza pasatzea, mokadutxo bat ere hartuaz hango txosnetan.

“Aita izan ginen biok duela 13 hilabete, eta aurten, San Martzial eguna lasaiagoa izan dugu, txikiekin disfrutatzekoa. Bizitzako aldi berri bat, badakizu”, esaten zuten atzo 37 urteko Germán Contrerasek eta 32 urteko Iñigo Sánchezek, Nahia eta Irene txikiekin paseatzen ari zirela.

“Gure bikoteek gaur lana zuten eta gu umeekin etorri gara, goiz pasa, pintxo bat hartu eta animaliak ikustera”, azaldu zuten bi gazte hauek.

Abere lehiaketaz gain, herri kirolak, bertsolariak, trikitilariak eta dantza suelto txapelketa izan ziren atzo Urdanibia plazan egunean zehar, eta profesionalen esku pilota partiduak handik oso gertu, Uranzu frontoian.

Txosnetan ere, atzokoa, “jaietako egun potoloenetakoa” izan zuten. Hala esaten zuen behintzat, Santiagotarrak Kirol Elkartearen txosnan lanean zebilen 49 urteko Mikel Estombak. “Guztira 60 lagun ibili gara lanean txandaka eta txosnak ondo funtzionatu du aurten, ohi bezala, hilaren 23an, aurreko larunbatean eta San Pedro eta San Mar-tzial egunetan, gaur bezalaxe, baina bestelako giroan”, azaldu zuen piraguista baten aita den bolondresak.

Gauean, su artifizialek, bakarrizketen jaialdiak eta txarangek eman zieten agurra Irungo jaiei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902