Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Espainolen debekuak

beni agirre - 2016(e)ko uztailaren 2a, larunbata - 11:44etan eguneratua

Estatu espainiarrak debekatua du Nafarroako bandera Autonomia Erkidegoko armarrian jartzea. Hortaz, zergatik halako zalaparta ikurrina jar-tzeko eta isiltasuna Nafarroakoa ezkutatzen denean? Uste dut, euskaldunok nahiko adostua eta barneratua dugula "Nafarroa Euskadi da" akats historikoa izan zela, "Euskadi Nafarroa da" bezain larria zalantzarik gabe. Horien ordez, "denok gara euskal herritarrak, denok gara nafarrak" aldarrikatu beharko genuke. Luzeagoa da, baina zuzenagoa aldi berean. Zuzenagoa herri honen jatorrizko hizkuntza euskara delako (lingua navarrorum) eta herritarrok, hegoaldeko zein iparraldekoak Nafar Estatu subiranoan izan ginelako Europako hiritar. Ipin ditzagun, beraz, bi banderak bai Instituzioetan bai eta balkoi guztietan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902