Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sahatsa taldeak bihar irekiko du 2016ko ‘Azpeitia dantzan’

Lau dantza ikuskizunekin gozatzeko parada izango da hilaren 16ra bitartean

Jabi Leon - 2016(e)ko uztailaren 1a, ostirala - 06:11etan eguneratua

‘Azpeitia dantzan’ antolatzen duten talde eta eragileren ordezkariak, atzoko aurkezpenaren ondoren.

Galería Noticia

‘Azpeitia dantzan’ antolatzen duten talde eta eragileren ordezkariak, atzoko aurkezpenaren ondoren.

azpeitia- Azpeitiarrek Udala, Sahatsa taldea, Itsasi konpainia, Jose Mari Orbegozoren eskola eta Sanagustin kooperatiba elkarlanean antolatzen duten Azpeitia dantzanegitasmoaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihartik hilaren 16ra bitartean. Bi asteko epe horretan goi mailako lau dantza ikuskizunekin gozatzeko parada egongo da herriko leku eta areto desberdinetan.

Aurtengo programari hasiera ona emateko, bere sorreraren 40. urteurrena ospatzen duen Sahatsa taldeko dantzarien emanaldia egongo da bihar (19.30etik aurrera), erdigunean. Sahatsa taldeko lagunek Sindikatu Zaharraren eraikinaren ondoan hasiko dute beren erakustaldia. Aurtengoan, Sahatsakoek XVIII. mendean oso ohikoa zen baina orain dela hamarkada gutxira arte ia desagertuta egon den Gipuzkoako Ezpata-dantza “berezi” bat egingo dute, Juan Luis Lizaberen aginduetara.

Berezitasun hori “lau hilerako ezpata-dantzariekin egitean” datza.

Igandean, berriz, Dikothomia konpainiaren txanda izango da. Taldeko kideek dantza, antzerkia eta zirko berria uztartuko duen Spaci...o ikuskizun berritzailea eskainiko dute 19.30erako Plaza Txikira gerturatzen diren guztien aurrean.

ondoren datorrenaAstebeteko atsedenaldiaren ondoren, 2016ko Azpeitia dantzan ekimenaren hirugarren emanaldia ikusi ahalko da hilaren 10ean (20.00etan) Soreasu antzokian. Egun horretan, Jose Mari Orbegozok zuzentzen duen taldeak saloiko dantzen erakustaldia egingo du. Jaialdian 200 bat dantzari arituko dira oholtza gainean;“5 urtetik gorako adin guztietakoak”. Hauek, mota askotako 24 pieza (Vals, Merengue, Rumba, Salsa, Sabel dantza, Pasodoblea, Bachata...) dantzatuko dituzte Xabier Elosegik eta La que se avecina telesail ezaguneko Silvia Gambinok aurkeztuko duten emanaldi horretan.

Amaitzeko, Itsasi dantza taldeak Bagare ikuskizuna taularatuko du hilaren 16an (22.00etan) Soreasun. Ainara Bidalek zuzendutako lan horrek bi atal ditu. Lehenean Arabako dantza tradizionalak izango dira protagonista eta bigarrenean Itsasik berak asmatutako dantza berriak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902