Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lazkaon festa egingo dute minbizia duten haurrak animatzeko

M.A - 2016(e)ko uztailaren 1a, ostirala - 08:49etan eguneratua

Aspanogi eta NerGroup taldeko kideak, aurkezpenean. Argazkia: N.G.

Galería Noticia

Aspanogi eta NerGroup taldeko kideak, aurkezpenean. Argazkia: N.G.

lazkao - Minbizia duten haurrei gizartearen berotasuna emateko asmoz elkartasunezko festa bat antolatu dute biharko Lazkaon Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen familien elkarteak eta NerGroup enpresa taldeak. Goizeko 9.00etan hasita egun osoa hainbat ekintza egongo dira. Goizean Esparru mendira hiru igoera mota izango dira: oinez, korrika eta bizikletan. Igoera herrikoia izango da, eta edonork parte ahal izango du. Atleta batzuk ere parte hartuko dute korrikako igoeran, besteak beste, Maite Maiora eta Iñigo Lariz. Goizeko irteeraren ondoren ekitaldiak hasiko dira. 10.30etik 11.30era herri kirolak egingo dituzte, Lazkaoko plazan. Ordu erdi lehenago hasiko dira haurrentzat tailerrak, puzgarriak eta apar festa 13.00ak arte iraungo dute, eta ondoren sari banaketa egingo dute. Berotasuna emateko, herri bazkaria ordu berean hasiko dute, 13.00etan. Bazkalondorenean, 15.30ean hasita, magoa puzgarriak eta apar festa egongo dira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, berriz, 17.30ean inguratuko dira Lazkaora eta Lazkao Txiki musika eskolakoen kontzertua 19.30ean izango da.
Aspanogi elkarteak NerGroup taldearen laguntza jaso du, baina ez bakarrik laguntza ekonomikoa. Izan ere, jaialdiaren gastuak finan-tzatzeaz gain, taldeko enpresetako 45 langilek boluntario lanak egingo dituzte. Biharko egunean denera 150 lagun inguru ariko dira Lazkaon boluntario lanak egiten. Bestalde, biltzen den diru guztia Aspanogi elkartearentzat izango da. Jaialdiaren helburua minbizia duten eta gaixorik dauden haurrei gizartearen berotasuna, babesa, eta animoa ematea da, baina horrez gain, Aspanogi elkarteak egiten duen lana eta egoera ezagutzeko aukera aproposa izango dute bihar Lazkaora hurbiltzen diren guztiek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902