Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Krak” asko sortu ditzakeen gogoeta lana

Juan Gorostidi idazleak bere lekukotasunak eta hausnarketak islatu ditu ‘Zazpigarren heriotza’ izena duen liburuan

Marta Esnaola Esti Veintemillas - 2016(e)ko uztailaren 1a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Juan Gorostidi idazlea, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Galería Noticia

Juan Gorostidi idazlea, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

donostia- Iragana gaur egunera ekarriz sortutako gogoeta da Zazpigarren heriotza. Lekukotasuna eta hausnarketa uztartzen dituen liburua da Juan Gorostidik idatzi duen azkena eta bertan irakurlearengan “krak” asko sor ditzakeen kontuak esaten ditu egileak. “Komunikabideetan edo jendearen kontakizunetan esaten dena baina harago joan naiz lan honetan, baina bertan ez daukat egiarik, gogoeta bat da eta”, azaldu zuen istorio “partikular baina unibertsal” honen egileak.

Liburuaren abiapuntua 2011an kokatzen da, Gorostidik bere alabari, Bartzelonan ikasten ari zena, ida-tzi zion gutuna baita liburuko lehen atala, ETAk armak utzi eta hurrengo egunean bidalitakoa da. “Garai hartan egindako eskutitz berbera jarri dut bertan”, azaldu zuen idazleak. Hainbat istorio kontatu ondoren eta ETAren su-etenaren inguruan dituen sentipenak adierazi ondoren, promes batekin bukatu zuen eskutitza, “nik azalpen bat zor dizut” esaten zuena, eta agintza hori da Erein argitaletxearekin plazaratu berri duen liburua.

Zazpigarren heriotza bi zati eta epilogo batean banatuta dago. Lehenengo zatiak Errenterian izan zen izena du eta kontakizun soil bat da, Gorostidi protagonista duena. “1974 eta 1982 urteen artean bizitakoaren nire testigantza ematen dut”, azaldu zuen idazle gipuzkoarrak, garai hartan Errenterian bizi baitzen, militantzia sutsuan, komite antinuklearretan, besteak beste. “Anekdota ba-tzuk badaude, baina ez da kontakizun anekdotikoa”, azaldu zuen.

“Errenterian izan zela esandakoan iruditu dezake oso gai lokala dela, baina ez dago lokalismorik”, onartu zuen egileak. Bere ustetan, pertsona bakoi-tzaren esperientzia unibertsala da, eta istorioa leku batean kokatzen badu partikulartasunetik unibertsaltasunera jotzeko intentzioa duelako da.

Bigarren zatian, Dolu baterako arrastoak izenekoan, liburuaren mamia dago, eta bertan, gai horiei buruzko gogoeta egin du gaur egundik. “Dolu baten premia dugu;muturrera joandakoan, momentu batean paretaren kontra egiten dugu eta momentu horretan, gure zati batek hil behar du”, baieztatu zuen Gorostidik. Bere ustetan, beharrezkoa da heriotza horri buelta ematea, ukatu gabe eta zer gertatu den ulertuta. “Dolu hori bizi behar da”, azpimarratu zuen. Hala ere, gogoeta hauetan egilea lehen pertsonan ageri da. “Pentsalari batekin edota politikari batekin egongo naiz elkarrizketan liburuaren barruan, baina beti du nire bizipena oinarrian”, azaldu zuen.

gazteentzat liburuaBestalde, gazteentzat liburua dela ere azpimarratu zuen Gorostidik, nahiz eta publiko zaila iruditzen zaion, aspaldiko kontuak kontatzen baititu. Hala ere, 20 urte inguruko jendeari zuzen-tzeak bere arrazoia du: “Gazteek beti eskatzen dizkiete esplikazioak zaharragoei, eta nire alabari eskainitako liburua bada ere, belaunaldi guztiarentzat da”, nabarmendu zuen. “Zer dela eta? Non sartu zineten, zertan ibili zineten, ondorio hauetara iristeko?” bezalako galderen erantzuna jakin nahi dute, eta Gorostidiren ustetan, eginkizun sahiestezina da adineko batentzat. “Gazte batek sendotasuna behar du, bere bidea errazago egingo du mapa sendo bat badu”. Bere ustetan, energia, sasoia eta grina dituzte gazteek, baina eskarmentua eta orientazioa baliagarriak izan daitezke eurentzat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902