Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Herria Zuzenean, musikaz blai herria sortzen

Fermin Muguruzak parte hartuko du gaur Lekornen hasiko den hiru eguneko jaialdi erraldoian

Franck Dolosor - 2016(e)ko uztailaren 1a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Fermin Muguruza, director de ‘Nola?’.

Fermin Muguruza, director de ‘Nola?’. (J.M.M.)

Galería Noticia

Fermin Muguruza, director de ‘Nola?’.

Baiona- World Companyaren aurka, herrien eurocka. Larogeita hamarreko hamarkadan lelo horrekin Arrosan sortu zen Euskal Herria Zuzenean, Ipar Euskal Herriko musika jaialdi herrikoi handiena. Bi hamarkada hauetan bide asko egin du EHZk, Arrosan, Nafarroa Beheran;Idauze Mendin, Zuberoan eta azken urteetan Lekorneko Garroa gazteluaren inguruetan, Lapurdin.

Hala ere, EHZ musika jaialdi erraldoia baino askoz gehiago da;mota guztietako kultur ekintzek, euskarazko ikastaldiek, mintzaldiek eta gogoetek toki zabala dute eta. Kon-tzertuen artean, autodefentsa feminista, Kurdistango egoera edo Fran-tziako gobernuak Naoned Bretainiako hiriburuaren ondoan eraiki nahi duen aireportuaren kontrako borrokaz gogoeta sakonak eta informazio zehatza jasotzeko aukera izango dela azpimarratu du Paulin Guellek, EHZko koordinatzaileak.

Burujabetza izango da festibalaren ardatz nagusia datozen urteetara begira, “zapalkuntzarik gabeko Euskal Herri askea” amesten dutelako antolatzaileek. Fermin Muguruza, Nekka, Belako, Crystal Fighters, 2zio euskarazko rap multzoa eta Gozategi bezalako taldeek alaituko dituzte Lekorneko bazterrak.

Ipar Euskal Herriko jaialdi honen aspaldiko laguna da Muguruza. Behin baino gehiagotan agertu da hitzordu honetan irundarra, eta aurten New Orleanseko zenbait musikari izango ditu inguruan. Lau emanaldi baizik ez ditu eskainiko Euskal Herrian, eta horietako bat Lekornen izango da, bihar, gaueko hamar t’erdietan.

Urtebete baino gehiagoko geldialdiaren ondoren, Willis Drummond laukoteak bost kontzertu eskainiko ditu. Horietako lehena jaialdian izango da, bihar, goizaldeko ordu bata pasatxo. Taldeak hamar urte bete ditu eta pozik itzultzen da taulen gainera, bereziki EHZra, beren etxea delako. Uda honetako bost geldialdiak egin eta disko berria ekoizteko prozesuan sartuko da Iparraldeko taldea. Denbora laburrean, Euskal Herri osoan ezagunak bilakatzeko aukera izan dute baina gauzak beren erritmoan egin nahi dituztela, eta ez diotela kasu handirik egiten kanpoko presioari dio Jurgi Ekizak, abestien hitz gehienak asmatzen dituenak.

ElkarlanaEHZ hiru hizki baino gehiago direla dio Jon Irazabal jaialdiko antolatzaileak. Izan ere, hiru egunez 700 laguntzaile baino gehiagok lan egingo dute ekintza guztiak nahi bezala ospatu ahal izateko. Bigarren aldiz yoga ikastaroak egiteko aukera eskainiko dute eta janariari dagokionez kalitateko ekoizpenak besterik ez dira banatuko Idoki saileko ekoizleek euren ekoizpen ekologikoak proposatuko baitituzte.

Sukaldetik plazara Ipar Euskal Herriko mugimendu feministari buruzko dokumentala ere erakutsiko dute, antolatzaileen arabera eraso sexistek ez baitute tokirik jaialdian ez eta eguneroko bizian. Itoizko urtegiaren aurkako borroken berri ere emango dute. Umeek eta an-tzerkiak ere beren tokia izango dute Haurren Xokoa eta Ama-2 Arantxa Hirigoien eta Maialen Fauthoux aktoreen lanarekin, igandean. Lekorneko Garroa gaztelua prest da jada ongi etorria emateko milaka musikazaleri.

Gaur

Crystal Fighters

Mammut

Belako

Alo Wala

Clap Clap

Kaviar Special

2Zio

Bilaka

Libre si on veut

Polekeleke

Bihar

Nneka

Fermin Muguruza &New Orleans Basque Orkestra

Kadavar

Willis Drummond

Franky Goes to Pointe a Pitre

Niña Coyote eta Chico Tornado

El_Txef_A - Lumi

Igandea

The Rumjacks

La Yegros

Gozategi

Kukai

Eskean Kristö

McOnak

King Size

Zikiroa

Kakikomokeke


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902