Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Amancay Gaztañaga Zestoako interpretazio eskolako eta eromen produkzioak taldeko zuzendaria

“Zestoa beti izan da herri antzerkizalea eta jende asko joaten da antzerkia ikustera”

Amancay Gaztañagak gidatuta, Zestoako V. Antzerki Astea hasi zen astelehenean eta oraindik ere Eromen taldearen ‘Sweeney’ komedia ikusteko aukera izango da gaur eta bihar, 20.30ean kultur etxeko aretoan

Ane Roteta - 2016(e)ko ekainaren 30a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Amancay Gaztañaga

Galería Noticia

Amancay Gaztañaga

Zestoa- Egun hauetan ‘Sweeney Todd’ musikalean oinarritutako ‘Sweeney’ komedia ari dira taularatzen Eromen taldeko antzezleak. Nolakoa izan da egokitzapen lana?

-Taldeko askok esan zidaten iaz ea zergatik ez genuen musikal bat egiten, eta aspalditik ezagutzen nuen Stephen Sondheimen obra hau eta teatralizatzeko errazenetakoa iruditu zitzaidan. Hala, kurtsoaren hasieran dramaturgiako lana egiten hasi nintzen eta azkenean pentsatu nuena baino errazagoa izan da. Gainera, Jagoba Astiazaranen laguntza izan dut musikan eta bion arteko harreman oso estua izan denez, azkar muntatu dugu.

Musikala izanda abestu ere egingo dute aktoreek. Beraz, an-tzerkiaz gain ahotsa ere landu dute zurekin?

-Ahots teknika gutxi landu dugu oso denbora gutxi izan dugulako. Hurrengo urteari begira hori planteatzea da asmoa, azken finean, hemen egiten dugun lana geroz eta garrantzitsuagoa delako eta oihar-tzun handiagoa duelako.

Noiz hasi zineten obra prestatzen?

-Normalean urrian hasten gara baina aurten pixkat beranduago hasi gara, iaz Valle Inclanen obra bat prestatu genuelako eta hainbat tokitan taularatzeko aukera izan genuelako. Beraz, irailean, urrian eta azaroan buelta gehiago eman genizkion obra horri eta bira txiki bat egin genuen, eta abenduan hasi ginen musikala prestatzen inprobisaketa bidez. Testuarekin, berriz, duela bi hilabete hasi ginen lanean.

Hiru urteko ikasketak dituzte eta errazagoa izango zen lana egitea eta obra bat muntatzea, ezta?

-Bai, askoz errazagoa izan da dena. Gainera, aurten bi talde elkartu dira obra hau egiteko eta oso aberasgarria izan da, eta askoz errazago eta hobeto egin dugu lana. Arazoa espazioarekin dugu, espazio txikia dugulako eta 40 lagun inguru garelako eta horrek mugatu egiten gaitu, baina tira, moldatzen gara.

Shakespeare, Lorca eta Sofocles bezalako autore klasikoen eszenak antzeztu zituzten astelehenean lehen mailako ikasleek. Maila guztietako ikasleekin lantzen dituzu autore klasikoak?

-Bai, ikasle denak pasatu dira autore klasikoengatik. Nik jorratzen dudan teknikan beti dago autore klasikoen lanketa bat, oso testu zehatzak izaten direlako eta teknikoki oso ondo markatuta egoten direlako.

Nola bururatu zitzaizun Zestoan Interpretazio Eskola bat sortzea?

-Ni Madrilen 12 urtez bizi izan nin-tzen eta hona etortzean aktore lanetan nenbilen eta beti esaten zidaten kurtsoak emateko. Hala, proiektu bat aurkeztu nion Udalari eta kultura teknikariari asko gustatu zitzaion. Hasiera batean talde txiki bat izango zela pentsatzen genuen, baina lehen urtean zeuden plazak baino jende gehiagok eman zuen izena. Eta urtero gehitzen eta handitzen joan da.

Ez zenuen pentsatuko Zestoa bezalako herri txiki batean horrenbeste indar hartuko zuenik…

-Banekien hiru urteko ikastaro bat izango zela, baina ez nuen pentsa-tzen izan duen jarraipena izango zuenik. Gainera, kanpotik geroz eta jende gehiago etortzen da eta alde horretatik oso gustura nago.

Bost urteren ondoren, Zestoako antzerki zaletasunean eragina izan duzuela esango zenuke?

-Zestoa beti izan da oso herri antzerkizalea. Orain dela 80 urte antzezlan handiak egiten ziren bainuetxean, adibidez, musikalak eta zarzuelak. Beti izan da zaletasun handia eta hemengo jende asko mugitzen da Donostiara antzerkia ikustera, baina ez nuen pentsatzen Interpretazio Eskolarekin herria hainbeste mugituko zenik. An-tzerki Astearekin hasi ginenean gauza txikia zen, baina segituan agortzen ziren sarrerak.

Zestoako Antzerki Astearen bultza-tzaile izanda, herriari zure aportazioa egin diozu ekimen honekin.

-Bai, oso gustura nago. Orain Uda gau bateko ametsa egiten ari naiz Donostiako Cristina Enean eta kontratua sinatu nuenean argi utzi nien aste honetan ordezkatu egin beharko zidatela, Zestoako Antzerki Astean egon beharra nuelako. Nire-tzako zerbait garrantzitsua da egiten ari garena, harri sendoak eta oinarri on bat jartzen ari gara.

Antzerkian eta telebistan lanean zabiltza, Grises musika taldean ere bazabiltza eta dantzaria ere bazara. Zer sentitzen zara gehiago, aktorea, musikaria ala dantzaria?

-Ni ez naiz definitzen, ez naizelako sentitzen gauza bat beste baino gehiago. Eszenatoki batean era desberdinetara nago, eta batzutan aldi berean gauza desberdinak egiten nago leku batean. Adibidez, Uda gau bateko ametsa obran, antzeztu, biolina jo eta dantza egiten dut. Diziplina desberdinak batzen ditut eta ez dut sentitzen gauza batek besteak baino gehiago betetzen nauenik. Nire buruari harriak botatzea izango litzateke hori esango banu, denak osatzen baitu nire izaera artistikoa eta erreminta kaxa bat izango banu bezala sentitzen dut.

Nola egiten duzu esku artean dituzun gauza guztietara iristeko?

-Batzutan opor batzuk beharko nituzkeela pentsatzen dut, baina horrenbeste maite dut egiten dudana itsaso batean sartzen naizela eta gauzak atera eta atera egiten direla. Nik nire amaren aholkua jarraitzen dut, ez dut pentsatzen egin behar dudan gauza guztietan, egunean ditudan gauzak egiten joaten naiz.

Antzerki Astearen ondoren, zer proiektu dituzu Eromenekin?

-Azpeitiko Antzerki Topaketetan egongo garela baieztatu digute, eta ondoren, obra ahalik eta gehien mugitzen saiatuko gara. Bestalde, gure aurtengo eskakizuna beste espazio bat da, hain herri txikia izateko kulturak baduelako bere garrantzia. Gainera, Eromenekin indar gehiago daukagu eta burruka horretan gabiltza. Gure asmoa Zestoan sede bat lortzea da eta hortik aurrera, geroz eta handiago egiten saiatzea.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Asko gustatzen zait Zarauzko hondartzako nudisten zonaldea. Miamin nagoela irudikatzen dut.

Paisaia idiliko bat.Algorri.

Mendi bat. Erlo.

Hondartza bat. Zarauzkoa.

Festa edo ospakizun bat. Zestoako soroperiak. Gabonetan izaten dira eta niretzat xarma berezi bat dute, eta herritarrentzat polita eta berezia izaten da egun hori.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902