Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Bizi-Ekin, Ordiziatik Greziara

Taldearen helburua errefuxiatuei laguntza ematea da. Bost ordiziarrek Greziara bidaiatuko dute udan eta larunbatean material bilketa egingo dute plazan.

M. Aranbururen erreportajea - 2016(e)ko ekainaren 30a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Larunbateko material bilketaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egin zuen Bizi-Ekin taldeak hainbat herritarrekin batera. Argazkia: N.G.

Galería Noticia

Larunbateko material bilketaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egin zuen Bizi-Ekin taldeak hainbat herritarrekin batera. Argazkia: N.G.

Telebista piztu eta errefuxiatuen irudiek gogor hunkitu eta frustratu zituzten Idoia Caballero eta Rosa Agundez. Elkarrekin, udan Greziara bidaiatu eta bertan dauden errefuxiatuei lagun-tzeko ideiari forma ematen hasi ziren. Horrela sortu dute Bizi-Ekin taldea Ordizian. "Barnean zerbait mugitu eta ekin beharra geneukala sentitu nuen", azaldu du. Errefuxiatuen gaia gizartearen mahai gainean dago eta gatazkaren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzea ez da aukera bat izan taldeko kideentzat. Gutxika, jende artean Greziara joango zirenaren albistea zabaltzen joan zen, eta orduan ohartu ziren jende asko zegoela laguntzeko prest: "herritar ugari inguratu zitzaizkigun arropa poltsak eta jostailuak ematen Greziako errefuxiatuengana eramateko". Hala ere, hainbestekoa izan zen jendearen erantzuna, non ikusi zuten horrek suposatzen zuen kostuari ezin ziotela aurre egin. "Materiala fakturatu egin beharko genuen eta diru asko suposatzen zuen", argitu du Caballerok. Herriaren kezka eta lana egiteko gogoaz jabetuta beste ikuspuntu bat eman zioten gaiari. "Herritar eta inguruko lagun asko gehitu ziren gure kausara". Egun, zortzi ordiziarrek osatzen dute Ordizia-Ekin taldea, eta horietatik bostek bidaiatuko dute Greziara udan. Greziara joango den lehenengo pertsona Izaro Intsausti izango da. Igandean abiatu eta astebeteko egonaldia egingo du bertan errefuxiatuei lagunduz. "Joateko deseatzen nago", azaldu da Intsaustik. Zaatar Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lana egingo du Atenasen eta bertan "elkarlana, borondatea eta ilusioa" topatzea espero du ordiziarrak. Ondoren, Egundez eta Caballero izango dira Intsaustik egindako bidea hartuko dutenak abuztuaren batetik bederatzira. Amaitzeko, Beñat Garate eta Kristina Rodriguez joango dira abuztuaren amaieran, baina oraindik ez dute zehaztuta zein lekutara joango diren: Atenasera hartuko dute bidaia, baina buruan Greziako Txios uhartera joatea. Greziara bidaiatzea erabaki dute "albisteek izan duten eraginagatik", argitu du Caballerok.
material bilketa Material bilketa egingo dute larunbatean errefuxiatuei materiala eramateko Ordiziako plazan 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldean 16.00etatik 18.00etara. Jendeari deia zabaldu diote ekimen horretan parte hartzeko eta materialak eramatera animatzeko. Bildutako guztia asoziazio baten bidez bideratuko dute Siriako hiriburura errefuxiatuei laguntza emateko. Hala ere, Cabalerrok argitu du gerora ere "lanean" jarraituko dutela. Bidaiaren bueltan sentsibilizazio lanak hartuko du protagonismoa eta hitzaldiak ere emango dituztela aurreratu du. Argi dago elkartasunak ez duela inongo mugarik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902