Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanin animalien erabileraren inguruko eztabaida indartu da

Sanjoanak oso giro onean eta parte-hartzailean igaro direla esan du Udalak eta ez da sexu erasoengatik salaketarik egon

2016(e)ko ekainaren 30a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Hernani- Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, aurtengo sanjoanetan animaliekin lotutako ekitaldien inguruan eztabaida areagotu da herrian. Hori modu egokienean bideratzeko asmoz, Udalak eta hainbat herri elkartek osa-tzen duten Jai Batzordean landuko da gai hori datorren urteko jaiei begira.

Bestalde, Hernaniko Udalak txalotu nahi du San Joan jaietan herritarrek izan duten jokaera: “Ekitaldi asko izan dira egunotan eta gehienetan parte-hartze handia izan da. Gainera, giro ona, elkarbizitza eta errespetua izan dira nagusi”.

Salaketei dagokienez, gehienak telefono mugikorraren lapurretarekin lotuta egon dira. Udaltzaingoak hamalau salaketa jaso ditu lapurretengatik jai hauetan eta Er-tzaintzak, ordea, 40, Hernanin eta inguruko herrietan. Lapurreta gune ohikoenak tabernak eta barrakagunea izan dira.

Bestalde, ekainaren 27an goizaldean,lapurrak sartu ziren txosna batean. Ustezko egileek diru kopuru handi bat zeramaten ezkutatuta atxilotu zituztenean.

Alde positiboena, sexu erasoengatik ez dela salaketarik egon izan da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902