Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Danborrada indartu zutenak, omenduak

Zumaiako San Pedro danborrada 12 urtez zuzentzen aritu den zuzendaritza batzordea omendu zuten atzo

Ane Roteta - 2016(e)ko ekainaren 29a, asteazkena - 09:02etan eguneratua

Omenduetako bost udaletxeko balkoian atzo, bandera igo ondoren.

Galería Noticia

Omenduetako bost udaletxeko balkoian atzo, bandera igo ondoren.

Zumaiako sanpedrotako danborradako zuzendaritza ba-tzordean aritu dira lanean 12 urtez, eta atzo merezitako omenaldia jaso zuten. Beraiek altza zuten jaietako bandera. Joxe Mari Zubimendi, Vicky Sanchez, Juancar Martinez, Igone Balenciaga, Juan Ramon Urbieta, Mila Zubieta, Imanol Aldabaldetrecu eta Arritxu Bidasoro dira, eta ez zioten hutsik egin San Pedro jaietako danborradan jotzeari. Irribarrea ahoan zutela egin zuten danborradako ibilbidea eta 20.00etan jaso zuten bandera udaletxean.

"Ostiralean jakin genuen omenduak izango ginela eta ez genuen inolaz ere espero. Oso gustura gaude, pozgarria baita gutaz gogoratzea eta omenaldia guri egin nahi izatea", adierazi zuen Arritxu Bidasoro zuzendaritza batzordeko kide ohietako batek. Eta badira arrazoiak omenduak izateko. Batetik, zuzendaritzan sartu zirenean danborradak "beherakada itzela" izan zuelako eta berpiztu egin zutelako;eta bestetik, gaur egungo jantzien sustatzaileak izan zirelako. "Lehen baserritarrez jantzita egiten zen danborrada, eta zuzendaritzan sartu ginenean, trajeak jarri genituen. Egun ezagutzen dugun janzkeraren bultzatzaile gu izan ginen. Hala, duela 12 urtetatik hona galtza beltzak, alkandora txuria, eta txaleko eta txapel gorriak edo berdeak erabiltzen dira", azaldu zion Bidasorok NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariari.

Berrikuntza horrek ekarri ote zion arrakasta danborradari? Nork daki. Baina sanpedrotako agerraldia urtetik urtera hazten joan da. "Hasi ginenean 40 pertsona inguru izango ziren eta taldea handitzen joan da. Atzokoan bikoitza baino gehiago izan ginen, 90 pertsona inguru atera ginen", zehaztu zuen Arritxuk. Irailaz geroztik, beste talde batek zuzentzen du danborrada, eta Bidasororen hitzetan, "oso talde majoa da eta oso ondo ari dira lanean".

Su artifizialak, gaur Atzokoa egun handia izan zen talde honentzat, baina zumaiarrek gaur ospatuko dute San Pedro eguna. Goizeko 9.00etan hasiko da jaia Tolosako dultzaineroen goiz soinuarekin, eta ondoren alkate soinua, prozesioa eta meza izango dira segidan (10.45), eta haurrentzako magia Torreberrin (12.00). Ordu bete geroago, Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Eusebio Gurrutxaga plazan, eta 18.00etan leku berean Pac-Man dantz! haur festa. Jarraian, herri-kirolak eta kalejirak izango dira, eta gauean, Xaibor DJ-rekin diskoteka egongo da Amaia plazan (22.30). Su artifizialek ere ez dute hutsik egingo eta Valacea piroteknia etxearen eskutik ikusi ahal izango dira su artifizialak. 23.00etan izango da hori, eta Zumaiako Udalak adierazi duenez, N-634 errepidea itxita egongo da 22.55etik 23.15era.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902