Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko dituzte San Pedro jaiak Mutiloan

Sagardo dastaketaren 24. edizioa ostiralean izango da eta aurten ere 24 sagardo egilek hartuko dute parte

2016(e)ko ekainaren 29a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Sagardo dastaketan Mutiloako frontoia jendez beteta, iaz.

Sagardo dastaketan Mutiloako frontoia jendez beteta, iaz. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Sagardo dastaketan Mutiloako frontoia jendez beteta, iaz.

mutiloa- Gaur hasi eta igandera arte ospatuko dituzte Mutiloan San Pedro jaiak. Festei hasiera emateko eta ohiturari jarraituz txerria udaletxeko balkoian jarriko dute. Gaur 13:30etan, meza nagusia izango da eta ondoren, herritarrek prestatutako paella bazkalduko dute. Bihar, papata tortilaren lehiaketan ikusiko dute elkar. Ohiko legez, ostiralean festetako ekitaldi nagusia izango dute: sagardo dastaketa. Jende ugari gerturatu ohi da urtero ekitaldira. Gipuzkoako 24 sagardotegiren sagardoa dastatzeko aukera izango da frontoian. Aurtengoa 24. sagardo dastaketa da, eta iazko sagardotegi kopuru berak parte hartuko dute. Sagardoaz gain, talo, pintxoak eta oilasko erreak jateko aukera izango da pilotalekuaren inguruan. Larunbatean, gazte bazkariak eta herri afariak izango dira. Jakitera eman dutenez, bi otorduetarako txartelak hartu behar dira 943 80 11 66 telefono zenbakira deituta. Igandean, festei amaiera emanez, txakolin dastaketa izango da eguerdian.

Mutiloa ezagutzen duenak badaki plazan eta pilotalekuan izaten direla festetako ekitaldi gehienak. Aurten, ordea, irudi ezberdina aurkituko dute bertaratzen direnek. Plaza eta pilotalekuaren arteko bidea txukundu egin baitute: plazako espaloiari segida eman eta etxearen eraikuntzagatik bukatu gabeko zatia egokitu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902