Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
aisia ​​eta kultura | 21.00etan

Jorge Javier Vázquez-ek 'Iba en serio' musikala Baluarten aurkeztuko du uztailaren 9an eta 10ean

BALUARTE - Miércoles, 29 de Junio de 2016 - Actualizado a las 10:48h

Jorge Javier Vázquez.

Jorge Javier Vázquez. (BALUARTE)

Galería Noticia

Jorge Javier Vázquez.

IRUÑA. Jorge Javier Vázquez kazetari eta telebistako aurkezleak Baluarten Iba en serio musikala aurkeztuko du heldu den astean, hilak 9an eta 10ean (21.00etan), eszenatokian Kiti Mánver bere amaren rolean lagun izango duela. Vázquez-entzat antzerki debuta den hau La vida iba en serio bere eleberrian oinarrituta dago eta Laboratorio de la Voz ekoizpen etxeak aurkezten du. Iba en serio bizitzari egiten zaion gorazarrea da, musika-ikuskizun ausarta, Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, Julio Awaden musika zuzendaritzapean. Ikuskizun honetan Jorge Javier Vázquezek kontatuko ditu, edo hobeto esanda “kantatuko” ditu, bere bizitza pertsonal nola profesionalaren norabidea, bai eta bere izaera bera markatu duten pasadizo, gertakari, lagun eta etsaiak. Sarrerak 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko du: musika-koktel nabar eta txinpartatsu bat, zeinaren helburu nagusia baita publikoa dibertitzea eta publikoari sinetsaraztea ezen, zernahi gertaturik ere, aurrera jo beharra dagoela. Izan ere, Chaplinek esan zuen bezala, “bizitzaren kontu honetan entseguetarako lekurik ez dago”. Horregatik, beraz, kanta ezazu, egizu dantza, negar, eta bizi instant bakoitza bete-betean, ze kontua benetan da, hots, kontua ‘Benetan zen’.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902