Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
XIX. edizioa

Bermeoko Jazzaldia gaur hasiko da, Tomasz Wendt Trio hirukotearekin

Kafe Antzokian izango dira saio guztiak, 20.30ean, eta sarrera doan izango da

EP - 2016(e)ko ekainaren 29a, asteazkena - 11:19etan eguneratua

Bermeoko XIX. Jazzaldia.

Bermeoko XIX. Jazzaldia.

Galería Noticia

Bermeoko XIX. Jazzaldia.

Bermeoko XIX. Jazzaldia hasiko da asteazken honetan, ekainaren 29an, Tomasz Wendt Trio hirukoteak eskainiko duen emanaldiarekin, eta hurrengo bi egunetan Wilfried Wilde Quintet eta Night Dreamers taldeak arituko dira. Udalerri bizkaitarreko Kafe Antzokian izango dira saio guztiak, 20.30ean, eta sarrera doan izango da, Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz taldeak jakinarazi dutenez.

BILBO. Tomasz Wendt saxofoi jotzaileak gidatzen duen hirukoteak eskainiko du Jazzber jaialdiko lehen kontzertua. Taldeak hainbat sari lortu ditu Europako lehiaketa ospetsuetan eta "emozioz beteriko musika sortzea lortzen du inprobisatzen duenean". Poloniako hirukoteak berak sorturiko piezak, jazz standarrak eta blues eta rock ezagunen konponketak eskaintzen ditu.

Ostegunean, ekainaren 30ean, Wilfried Wilde boskotearen txanda izango da. Taldearen errepertorioa Wilfried Wilde gitarra jotzaile eta konpositoreak egindako doinu orijinalek osatzen dute. Bere ideia musikalek eragin hauek dituzte: gaur egungo jazza (Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel bezalako muskarien antzera), musika klasikoa (Debussy, Ravel) eta filmetako soinu bandak. "Horren emaitza kolorez betetako musika da, jazz inprobisazioa eta kamara musikaren gauzatze zorrotza nahasten dituena, hain zuzen ere", adierazi dute.

Night Dreamers euskal boskoteak eskainiko du Jazzber jaialdiaren azken kontzertua ostiralean, uztailaren 1ean. Taldearen errepertorioak abangoardia eta tradizioa uztartzen ditu, baina taldeak berak sortutako moldaketa eta konposizioek artikulatzen dute "pertsonalitatez beteriko ikuskizuna". Musikenen sorturiko boskotearen partaideek oso ibilbide luzea dute gaur egungo musika eszenan.

Jazzber jaialdia Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz Kultur Taldeak antolatzen dute. Laguntzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Bermeoko Kafe Antzokia, Oizmendi Telebista eta Itsuki Irratia dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902