Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Eustaten arabera

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %1,5 murriztu ziren maiatzean

Herrialdeka, salmentak Bizkaian %2,2 jaitsi ziren, Araban %0,8 eta Gipuzkoan %0,6

EP - 2016(e)ko ekainaren 29a, asteazkena - 11:44etan eguneratua

Una mujer realiza la compra en un centro comercial vizcaino.

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %1,5 murriztu ziren maiatzean.

Galería Noticia

Una mujer realiza la compra en un centro comercial vizcaino.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako salmentek %1,5eko urte arteko jaitsiera izan zuten joan den maiatzean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio finkoetan. Horrela, 2016ko lehen bost hiletan %0,1eko gehikuntza izan da salmentetan, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Elikagaietan %8,0ko urte arteko jaitsiera izan zen salmentetan maiatzean, eta gainerako produktuenetan %2,4ko gehikuntza. Herrialdeka, salmentak Bizkaian %2,2 jaitsi ziren, Araban %0,8 eta Gipuzkoan %0,6.

Bestalde, apirilaren aldean, EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %1,8 jaitsi ziren maiatzean, urtaroen eraginik gabe. Elikagaiek %2,6ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan, eta gainerako produktuek %1,3. Horrela, urteko lehen bost hiletan, elikagaien salmentak %4,7 jaitsi dira, eta gainerakoenak %2,8 gehitu.

Araban, urtarriletik maiatzera, merkataritza azalera handietako salmentak %0,2 gehitu dira prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean;Gipuzkoan %1,1 igo dira, eta Bizkaian %0,5 jaitsi.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,7 gutxitu zen joan den maiatzean, apirilaren aldean, urtaroen eraginik gabe.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902