Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sanpedroak gaurtik aurrera, Zumaian, Orion eta Elkano auzoan

Gaurko txupinazoarekin ekingo diete jaiei hiru lekuetan, eta Zumaian bihar su artifizialak izango dira

2016(e)ko ekainaren 28a, asteartea - 06:15etan eguneratua

Zumaia- Bihar helduko da San Pedro eguna, eta aste osoko egitarauari ekingo diote gaur bertan Zumaian, Orion eta Zarauzko Elkano auzoan, txupinazoarekin. Zumaian 18.00etan izango da hori, udaletxean, eta Orion eta Elkanon, berriz, 20.00etan emango diete hasiera ofiziala jaiei.

Zumaian, gainera, danborrada irtengo da 18.45ean, eta gauean Hai-tzama taldearekin berbena egongo da. Bihar, San Pedro egunean, ohi bezala, alkate soinua, prozesioa eta meza nagusia izango dira, eta arratsaldean herri kirolak eta dultzaineroak. Su artifizialek ere ez dute hutsik egingo (23.00), Valacea piroteknia etxearen eskutik.

Orion ere festa giroa izango da nagusi eta Siroka eta Iratzar taldeen kontzertuak izango dira 23.00etan Herriko plazan. Bihar goizean, berriz, haurrentzako tailerrak eta jolasak eta Salatxo abesbatzaren kontzertua izango dira. Arratsaldean trikitixak eta kalejirak hartuko dituzte kaleak eta Obaneuke musika taldeak girotuko du gaua.

Elkanon, berriz, bihar meza nagusia eta patata tortilla lehiaketa izango dira eta, afaldu ondoren, Laja eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute auzoa. Dena den, astebururako antolatu dituzte ekitaldi nagusiak. Hala, larunbatean auzoko afaria egingo dute eta Izer eta Alabierren erromeria izango da. Amaitzeko, igande goizean herri kirolak izango dira meza ondoren, arratsaldeko 18.00etan idi probak, eta Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin agurtuko dituzte sanpedroak (22.00). - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902