Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hurrengo urtera arte, Pelaio maite!

san pelaiotan jai giroa izan da nagusi zarautzen eta haur nahiz helduentzat egitarau zabala izan da egunotan

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - Martes, 28 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Erraldoi eta buruhandien lehen topaketa, udaletxearen parean.

Erraldoi eta buruhandien lehen topaketa, udaletxearen parean.

Galería Noticia

Erraldoi eta buruhandien lehen topaketa, udaletxearen parean.Vista Alegretik ateratako haurren taldea, San Frantzisko kalean.Helduen Danborradako hamabi elkarteak, Lege Zaharren enparantzara iristean.Zarauzko Musika Bandak Merkatu plazan eskaini zuen kontzertua.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Kalejirak, txarangak, danborradak, kontzertuak, erromeriak, haur eta nerabeen gunea, bertso jaialdia... San Pelaioko festetan haur, gazte nahiz helduek izan dute beren tokia eta zarauztar eta bisitari guztiek izan dute zer eginik egunotan. Inork ez du asper-tzeko aukerarik izan. Zoritxarrez, jai egunak azkar pasatzen dira eta atzo agurtu zituzten zarauztarrek herriko patroiaren festak.

Larunbatean ekin zioten festari. Ohi bezala, haur eta helduen danborradak izan ziren eguneko ekitaldirik garrantzitsuenak, eta gauerdian Pelaioren ereserkia abestu zuten zarauztar guztiek elkarrekin. Gainera, aspaldiko partez, Zarauzko Musika Bandak jo zuen ereserkia eta une hunkigarri horrekin eman zioten hasiera San Pelaio egunari.

Igandean eta atzo ere festa giroa zen nabari Zarauzko kaleetan, eta igandea bereziki pozgarria izan zen Zarauzko haurrentzat. Izan ere, lehen aldiz erraldoi eta buruhandien topaketa izan zen, eta Zarauzko erraldoiez gain, Bergarako eta Hondarribiako erraldoiekin gozatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek. Bestalde, Musika Bandak ere ohiko kontzertua eskaini zuen Merkatu plazan. Atzokoan, berriz, haurren eta nerabeen eguna izan zen eta Ikastolan hainbat ekintza egin ahal izan zituzten;besteak beste, rokodromoa, tirolina eta tailerrak.

Sanpelaioak amaitu dira, baina urtero bezala, diana, meza eta hamaiketakoa izango dira gaur goizean Iñurritza auzoan. Arratsaldean, berriz, herri kirol jaialdia izango da, 19.00etan. Izeta familiakoak izango dira harria jasotzen, eta aizkoran, Ugaitz Mugertza eta Arria V. Amai-tzeko, gauean Fun &Go taldearen erromeria izango da 22.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902