Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aparkatzeko lekuek irabazi dute Larraitz auzoan

Alegiako Larraitz auzoan egindako galdeketak %40ko parte-hartzea izan zuen

2016(e)ko ekainaren 28a, asteartea - 06:14etan eguneratua

Alegia- Larraitz auzoko mendebaldea hiritartzeko eta eraberritzeko prozesuaren baitan, aisialdi guneak lehenesten zituen proposamen baten eta aparkalekuak lehenesten zituen beste baten artean aukeratu behar zuten bizilagunek.

16 urtetik gorako auzotarrek zuten botoa emateko aukera eta parte-hartzea %40,38koa izan zen. Botoa ematera joan zirenen artean, aparkalekuen aukera lehenesten zuen proposamenak izan zuen arrakasta gehien. 80 bozka jaso zituen, botoen %62,5a eta, aldiz, aisialdi gunea lehenesten zuenak 47 bozka jaso zituen, %36,72a. Balio gabeko bozka bat ere jaso zen.

Auzoa eraberritzeak etxe bakoitzaren azpiegituran eragingo dituen aldaketen inguruan informatzeko etxe atari bakoi-tzean orri informatibo bat ezarriko du Udalak eta uztaileko lehen bi asteetan bizilagunekin horren inguruko bilerak egingo dituzte arduradun teknikoek. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902