Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udal Gobernuaren jarrera salatu du Ordiziako EH Bilduk

Udal antolamendu berri, “garden, parte-hartzaile eta irekiagoa” eskatu du oposizioko alderdiak

M. Aranburu - 2016(e)ko ekainaren 28a, asteartea - 06:15etan eguneratua

Ordiziako EH Bilduko kideak aurrekontuak eta Udal Gobernuaren inguruko urte beteko balorazioa egiten.

Ordiziako EH Bilduko kideak aurrekontuak eta Udal Gobernuaren inguruko urte beteko balorazioa egiten.

Galería Noticia

Ordiziako EH Bilduko kideak aurrekontuak eta Udal Gobernuaren inguruko urte beteko balorazioa egiten.

ordizia- Ordiziako EH Bilduk EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuak urte honetan izan duen jarrera salatu nahi izan du lehen urtearen inguruan egindako balorazioan. Balantzean aurrekontuak izan dira hizpide. Maiatza osoko bilkuran onartu ziren aurrekontuak aurrez ez zutelako adostasuna lortu. Adur Ezenarro EH Bilduko kidearen hitzetan, “Udal Gobernuak aurrekontuan hain berandu onartu izanaren ardura EH Bilduri egotzi nahi izan dio”, azaldu du. Jose Miguel Santamaria alkateak aurreko hileko bilkuran azaldu zuen apirilean aurrekontuen proposamena ez zuela onartu oposizioko alderdiak, eta maiatzean, berriz, aho batez onartu diren aurrekontuetan “apenas” egon dela aldaketarik. Erantzuna eman nahi izan dio Ezenarrok hori “gezurtapena” dela esanez. Hala adierazi du: “aurrekontuak aldatu ez direla diotenei esan nahi diegu inbertsioak 457.000 eurokoak izatetik 1.104.000 euro izatera igaro direla, alegia, %141eko gehikuntza”. Bestalde, aurrekontuak onartzearen atzerapena dela eta, Ezenarrok adierazi du ihazko urritik aritu direla erregistro bidezko eskaera ofizialak egiten eta datu horiek egiaztatu ahal direla ere esan du. EH Bilduk atzera begirada egin nahi izan du haiek Udal Gobernura iritsi ziren egoera aztertzeko: “2011. urtean udalera urtearen erdi aldera iritsi ginen, eta aurretik onartuta zeuden aurrekontuekin jardun behar izan genuen”, azaldu du, eta mahai gainean jarri dituzte datuak. “Duela bost urteko soberakina aurreikusita zeuden inbertsioen %17,7a baino ez zen izan. Iazko soberakina %51koa izan zen”.

EH Bilduk azaldu du haien ekarpenei esker aurtengo inbertsioak 457.000 euro izatetik 1.104.000 izatera pasa direla

“Oraingo Udal Gobernuak ez du ezer egin, hondakin sistema biltzeko herri kontsulta antolatzeaz gain”. Koalizioak EAJ eta PSE-EEren “diskurtso bikoitza” ere salatu du. “Etengabe entzuten dugu elkarlana sustatuko dutela, baina errealitateak kontrakoa adierazten digu”.

komunikabideak“Informazioa komunikabideetatik jasotzeak gure oposizioko lana oztopatzen du”, adierazi du Ezenarrok. Ordiziako II. Merkataritza plana abian da, eta horren inguruan inolako berririk ez dutela jaso kritikatu du EH Bilduko kideak. Hala ere, legegintzaldi hasieran agertu zuten moduan, Udal antolamendu berri, “garden, parte-hartzaile eta irekiago” baten alde lanean jarraituko dutela esanez amaitu dute balantzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902