Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azaleko minbiziaren kanpaina gaur Ordizian

Prebentzio kanpaina egingo dute plazan 10.00etatik 13.00etara dira herriko haur eta gazteek

2016(e)ko ekainaren 28a, asteartea - 06:14etan eguneratua

ordizia- Udan eguraldi ona izan ohi da protagonista, baina kontuz ibili behar da Eguzkiarekin. Hortaz jabetuta azaleko minbiziren inguruko kanpaina egingo dute gaur Ordizian. Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatu dituzte udaleku irekiak eta bertako programazioan txertatuta dago ekimen hau. Gaur, goizeko 10.00etatik 13.00etara Ordiziako plazan izango dira herriko haur eta gazteak Azaleko Minbiziaren Aurkako Elkartearekin batera prebentzio kanpaina egiten. Udaleku irekien haur eta gazteak bi taldetan banatuko dituzte ekintzan honetan parte hartzeko. 10.00etatik 11.45era Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 4 taldek parte hartuko dute eta jarraian 11.45etik 12.30era beste 4 taldek izango dute aukera parte hartzeko. Haur eta gazteen saioak erabat dinamikoak izango direla agertu dute eta horretarako jokuak egingo dituzte, hala nola, hidratazioa, babesgarri fisikoen garrantzia, babesgarri motak, fototipoa, mitoak, azaleko minbizia nola detektatu eta zer egin. Horrez gain, bertaratzen diren heldu orori duten melanita neurtuko zaie eta azaleko minbizia prebenitzeko kontuan hartu beharreko irizpideak ere emango zaizkie.

“Azaleko minbizia eguzkitan egoteko ohitura desegokiekin lotuta dago eta gaztetan eguzkiak eragindako erredurak erabakigarriak dira helduaroan azaleko minbizia izateko”, nabarmendu dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, ikerketen arabera, helduek bizi duten minbizien 10etik 8 ohiturekin harremana dute eta horien artean azaleko minbizia dagoela azaldu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902