Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Itoiz Martin Elizazu irungo alarde mistoaren komandantea

“Apustu egingo nuke, oraindik txikiak diren nire seme-alaben belaunaldia etorkizuneko Alarde mistoarena izango dela”

Itoiz Martinek 33 urte ditu eta aurten lehenengo aldiz Irungo Alarde Mistoaren Komandantea da, Inma Landa Jeneralaren hurrengoa aginte katean. Etziko Alardera begira “bereziki urduri” dagoela aitortzen du Martinek

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 28a, asteartea - 06:15etan eguneratua

Itoiz Martin Elizazu, Irungo alarde mistoaren komandantea.

Itoiz Martin Elizazu, Irungo alarde mistoaren komandantea.

Galería Noticia

Itoiz Martin Elizazu, Irungo alarde mistoaren komandantea.

irun- “Ilusioarekin eta gogo handiz” aurre egiten dio Itoiz Martinek Alarde Mistoan estreinatuko duen kargu berriari. Gaur arrratsean, 20.15ean Junkalgo plazatxoan kantineren aurkezpenerakin eta bihar bertan, arratsaldez Armen Ikuskapena auzoz-auzo eta konpainiaz-konpainia egiten, bere eginkizunarekin lehenengo jendaurreko kontaktua izango du. Baina etzi etorriko da beretzat egun handia, Alarde mistoaren aldarrikapenak 20 urte bete-tzen dituen honetan.

Noiz eta nola aukeratu zintuzten Komandante berri eta zer senti-tzen duzu paper berri honetan?

-Inma Landak, gure Alardeko Jeneralak, ni Komandante izatea proposatu zidan eta Buruzagien Batzordera eraman zen erabakia, urte honen hasieran. Ilusionatzen duen gauza bat da kargu hau izatea eta, aldi berean, bere ardurak ere baditu, noski. Gogoz hartu ditut lan horiek guztiak, atzean talde bikaina izateak ematen duen lasaitasunarekin. Alarde mistoaren antolaketan eta bere partaide guztion artean oso giro ona daukagu.

Zein izan da orain arteko zure ibilbidea Alarde mistoan?

-Olaberriako konpainian hasi nin-tzen desfilatzen, 1999 edo 2000. urtean. Urte pare baten ondoren, erredoblea jotzen atera nintzen eta gero, berriz ere eskopetarekin, beti Olaberrian, 2007. urtean Zalditeriara pasa nintzen harte. Honen kapitain izan ninzen 2009 eta 2010ean eta 2013tik iazko urtera arte.

Komandante papera betetzeko ez duzu beraz zaldi gainean aritzearekin inongo arazorik izango. Ondo moldatu izan zara urte hauetan?

-Urte osoan zehar joan ohi gara zaldi gainean ibiltzera eta dagoeneko ohituta nago, hainbeste denboraren ondoren. Aitortu behar dut, hori bai, aurten maizago joan naizela praktikatzera. Gustura egoten naiz zaldi gainean eta horrek behintzat ez dit urduritasunik edo sortzen.

Karguak berak sortzen dizu urduritasuna, zaldiak baino gehiago?

-Dudarik gabe, halaxe da. Urduri nago Komandantearena postu berria delako niretzat eta paper honetan izango ditudan ardura eta eginbeharrek Alardean bertan daukaten garrantziarengatik. Hor dago, adibidez, Arrankadaren aurretik, Urdanibia plazan Kapitainen-tzako Deia egiten den momentua. Urduritasuna ezin dut ukatu, baina aldi berean nire inguruan sentitzen dudan babesak ere lasaitasunak nolabait mantentzen laguntzen dit.

Sentimenduak ere desberdinak izango dira beste kargu honetan?

-Bai, zentzu askotan. Alde batetik, aurten 20 urte betetzen dituelako Alarde mistoaren aldarrikapenak eta gainera, azken hilabeteetan, garai hartan aintzindari izan ziren hiru pertsonak, Jose Ramon Irastorza Txantxanek, Eva Campok eta Martin Ugartek, utzi egin gaituztelako. Nik eta Alarde mistoan parte hartzen dugun guztiok, denbora gehien daramagunok bereziki, gogoan izango ditugu hiru pertsona hauek Arrankadaren unean eta San Martzialen egun osoan zehar. Gainera, nire bikotekidearen aita, Juanjo Larrañaga, duela gutxi hil da eta seguru berataz ere gogoratuko naizela egun hauetan.

Zuk hamahiru urte besterik ez zenituen emakumeak Alardean soldadu gisa ere ateratzearen aldarrikapena hasi zenean. Bide honetan Alarde mistoa sortu da eta Irungo herrian bi ikuspuntu desberdinek jarraitzen dute indarrean. Nola ikusi duzu eboluzio hau eta nola etorkizuna?

-Gaztetxoa nintzen ni orduan, baina hasieratik argi izan nuen nirea Alarde mistoa izango zela. Momentuz, guk gure Alardea ondo egiten dugu eta oso nota altua jarriko nioke. Udalak, alkateak eta zenbait politikarik ez dute beharko luketen jarrera erakusten, tamalez. Alarde publikoa gara eta hala izaten jarraituko dugu. Etorkizunari buruz esango nuke jende gazteak bi Alarde ezagutu dituela urte hauetan eta nire ustez, orain txikiak diren nire hiru seme-alaben belaunaldia Alarde mistoarena izango da, parte-hartze parekidea modu naturalean ikusi eta biziko dutelako. Badut honen inguruan kontatu ahal dudan pasadizo bat. Inma Landak nire semeari galdetu zion behin: “Eta zu, izango al zara Alardeko Jeneral?” eta honek eran-tzun: “Ez, Inma, ni mutila naiz eta ezingo nuke”. Horra etorkizuna.

Gipuzkoatzen

Zure Gipuzkoako txokoa. Getariako kaia. Noizean behin han bazkaltzea plazerra da.

Mendi bat. San Martzial. Irundarron bihotzekoa da eta umeekin ere maiz joaten gara.

Paisaia bat. San Martzial, Santiagoko bidegorritik, arrats partean.

Hondartza bat. Iparraldera joan ohi gara maiz, Sokoa da “gurea”.

Jai bat. Sanmartzialak, irundar bezala bihotzean daramatzadanak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902