Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BIND4.0

Industria 4.0 arloko start up onenak EAEra erakartzeko programa bat abiaraziko dute

Ekimena uztailaren 6an aurkeztuko dute, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

2016(e)ko ekainaren 27a, astelehena - 11:55etan eguneratua

Industria 4.0 arloko start up onenak EAEra erakartzeko programa bat abiaraziko dute.

Industria 4.0 arloko start up onenak EAEra erakartzeko programa bat abiaraziko dute.

Galería Noticia

Industria 4.0 arloko start up onenak EAEra erakartzeko programa bat abiaraziko dute.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) finkatuta dauden enpresa garrantzitsuenetako batzuek "StartUP! Basque industry 4.0 (BIND4.0)" ekimena aurkeztuko dute uztailaren 6an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Start up enpresen azeleragailu publiko-pribatu bat izango da, eta EAEko konpainia nagusiek lankidetzan jardungo dute mundu osoko enpresa ekimen berritzaileak EAEra erakartzeko asmoz.

Start up enpresek aholkularitza eta laguntza finantzarioa izango dute, baina, batez ere, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens enpresen konpromisoa, berrikitan sortutako enpresa horiek hazten, azeleratzen eta merkatura eramaten lagunduko baitute, Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldeak jakinarazi duenez.

"BIND 4.0 - StartUP! Basque Industry 4.0 Accelerator Program" aurkezteko, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria buru dituen jardunaldia egingo da.

Ekimen hau abian jartzean, Eusko Jaurlaritzak eta 12 enpresa laguntzaileek euskal ekintzailetza ekosistema hobetzen lagundu nahi dute, Euskadi industria garapen aurreratuko herrialdetzat eta nazioarteko talentua erakartzeko polotzat posizionatzeaz gain. Hori guztia, SPRIk koordinatuta eta BIC-Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundien laguntzarekin egingo da.

Helburu horri begira, ohiko prestakuntza, mentorizazio eta finantzaketa zerbitzuez gain, BIND4.0 programak, proiektuak enpresa laguntzaileen eskakizunen arabera garatzeko aukera eskainiko die hautatutako start up enpresei, hau da, enpresen eta start up-en arteko harremanak bezeroa-hornitzailea formatuaren arabera gauzatuko dira, eta, horri esker, start up-ek, bezero handi bati fakturatzeaz gain, lehen mailako erreferentzia eta merkatu eta banaketa bide berrietarako sarbidea lortu ahal izango dituzte.

TEKNOLOGIA PARKEA ETA BIC

Bestalde, euskal teknologia parkeen eta BIC-Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eskutik, ekintzaileak lanerako ingurune eta esparru egokiez baliatu ahal izango dira proiektuak garatzeko, prestakuntzarako, mentorizaziorako eta laguntza ekonomikoetarako sarbideaz gain. BIND 4.0 programan parte hartu eta hautatutako start up enpresak hartzen dituzten enpresa laguntzaileei, ekimenean parte hartzeak talentua bilatu, identifikatu eta atzitzeko aukera erraztuko die, EAEn nahiz atzerrian, eta horrek lehiakortasuna hobetzen eta Industry 4.0 deritzon laugarren industria iraultzaren abangoardian kokatzen lagunduko die.

Proiektuen hautaketa-prozesuan sartzeko epea BIND 4.0 ekimena aurkezten den egun berean (uztailaren 6an) hasikoo da. Urriaren 31n, hautatutako start up enpresen zerrenda argitaratuko da, eta ondorengo 24 asteetan, azaroaren 14tik 2017ko maiatzaren 12ra bitartean, beren proiektuak gauzatzeari ekingo diote enpresen lankidetzaz. Programaren oinarriak www.bind40.com webgunean eskuratu ahal izango dira uztailaren 6tik aurrera, eta aurkezpen ekitaldirako izen-ematea https://bit.ly/24BZx5r webgunean egin daiteke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902