Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Urola Kosta

Sanpelaio festetan murgildu da Zarautz

baltsa karrerarekin eta haur eta helduen danborradekin ekin zieten atzo zarauztarrek san pelaioko festei

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Jaiei hasiera emateko txupinazoaren unean zarauztar ugari bildu ziren.

Jaiei hasiera emateko txupinazoaren unean zarauztar ugari bildu ziren.

Galería Noticia

Jaiei hasiera emateko txupinazoaren unean zarauztar ugari bildu ziren.

Iritsi da zarauztarren patroiaren eguna. San Pelaioren eguna gaur den arren, urtero legez, atzokoan ekin zioten hiru eguneko festari, eta gaur eta bihar jarraipena izango du herriko festa kuttunak.

San Pelaioko bezpera baltsen karrera arrakastatsuarekin hasi zen. Lainotuta zegoen, baina 32 gazte kuadrilla Zarauzko portutik Munoara beraiek egindako ontzietan iristeko prest zeuden goizeko 10.00etarako. Jai giroa ordurako nabari zen arren, 12.00etan etorri zen festen hasiera ofiziala, udaletxetik botatako suziri eta txupinazoarekin. Baina, hori baino lehen, Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak, Eider Gurrutxagari (Haurren Danborradako Danbor Nagusia) makila eman zion. Txupinazoarekin batera lehertu zen festa, eta Mauxitxa txarangak girotutako kalejira giro ederrean egin zen, buruhandi eta erraldoien inguruan haur eta familia ugari zebiltzala. Ondoren, paella lehiaketa eta gazte olinpiadak izan ziren Munoan, baina une berezienak oraindik iristear zeuden.

Haurren Danborrada 18.30ean atera zen herriko lau toki ezberdinetatik (Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi) eta haurrek eragindako danbor hotsek festa herri osora iritsi zela iragarri zuten. Baina hori hasiera besterik ez zen izan.

Gaueko 23.00etan helduen danborrada hasi zen hamabi elkarte gastronomikoek danborrak astintzen zituzten bitartean, gauerdia iritsi baino lehen Lege Zaharren enparan-tzara iristeko eta zarauztar guztiekin batera Pelaio Pelaio! abesteko. Gainera, aspaldiko partez, Musika Bandak jo zuen herriko patroiaren ereserkia, eta une berezi eta hunkigarri horrek eman zion hasiera gau luzeari. Eta gaurkoan eta biharkoan ere festa giroa izango da nagusi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902