Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aparkaleku berria egokitu dute Urrestillan

Lur zaila “etxebizitzak eraikitzeko proiektua abian jarri bitartean” erabili ahalko da ibilgailuak lagatzeko

Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

azpeitia- Urrestillako Txorietxe eremuko lurjabeekin akordioa sinatu ondoren, Azpeitiko Udalak behin behineko erabilera izango duen aparkaleku berria egokitu du Urrestillako erdigunetik hurbil dagoen aipatutako eremu horretan.

Udaletik jakinarazi dutenez, sinatutako hitzarmenari esker, eremu horrek erabilera publikoa izango du “lur-sail horretarako onartuta dagoen etxebizitzak eraikitzeko proiektua abian jarri bitartean”. Hala, pasa den asteburutik aparkaleku berria dago erabilgarri Urrestilan. Josu Labaka zinegotzi azpeitiarrak eskerrak eman nahi dizkie lurraren jabeei “egindako lagapena eta akordiora iristeko erakutsitako borondateagatik”.

Aurrera begira, “Urrestillako auzo batzordekoekin elkarlanean eta urrestildarren ekarpenak jasota erabakiko dugu, momentuz aparkaleku gisara ireki den gunearaen erabilera”, adierazi du Labakak. Eremua zabala da eta Urrestillako erdigunetik gertu dagoenez, “aparkalekuaz gain beste erabilera batzuetarako aukerak ere eskaintzen ditu”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902