Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Goierri

Sanjuanak azken txanpan sartu dira Seguran

Haurren eguna eta dotoreena izango dute gaur;gauerdian festak amaituko dira zopa pertza igota

Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Kuadrilla eguneko bazkarira jende asko inguratu zen, atzo.

Kuadrilla eguneko bazkarira jende asko inguratu zen, atzo. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Kuadrilla eguneko bazkarira jende asko inguratu zen, atzo.

segura- Arropa eleganteak jarrita aterako dira gaurkoan segurarrak kalera. Elegante eguna ospatuko dute eta ohikoa izaten da herritarrak dituzten arropa dotoreenekin ikustea. Era berean, haurren eguna ere bada. 11.00etan hasita haurrentzako kirolak egongo dira, hala nola, krosa eta marrazki jaiak. 13.00etan txakolin dastaketa eta sardina jana egingo dute plazan. Haurrak protagonista izango direnez, haien bazkaria ere antolatu dute. 14.00etan frontoi zaharrean izango da. Arratsaldean ere egongo da zer egina Seguran. 16.00etan buruhandiak egongo dira, eta 18.00etan Kilkir txaranga. Haurren danborrada, berriz, 18.00etan hasiko da. 19.30ean herritarren umorezko antzerkia egingo dute Erreboten. Antzerki komikoa izango da, eta antolatzaileek aurrez argi utzi dute umorea izango dela nagusi: ”Ondo esanak ondo hartu eta gaizki esanak barkatu”, abisatu dute. Eleganteen txanda iluntzean hasiko da. 21.30ean herri afari elegantea egingo dute eta horretarako norberaren kontu egongo da jana eramatea. Hala ere, ardoa Segurako Udalak jarriko du. Jarraian, Orots taldearen dantzaldia hasiko da.

Elegante eguna izanik, ez da faltako lehiaketa. 23.00etan, eleganteen sari banaketa hasiko dute eta eleganteenek saria eramango dute etxera. Horrez gain, aurtengo kuadrilla batek sari nagusia ere jasoko du. Festa laburrei agur esateko txanda izango da jarraian. 23.30ean, zopa per-tzarekin kalejira egingo dute Txanbolinpetik abiatuta. Trikitilariak ere tartean izango dira giroa alaitzen. Gauerdian, 00.00etako kanpaiekin batera zopa pertza igoko dute berriz ere, aurtengo sanjuanei agur esanez. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902