Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
idiazabal

Kirol astea hasiko dute bihar Idiazabalen

Ostegunean Axari Trail lasterketaren aurkezpena izango da 19.00etan, udaletxeko areto nagusian

Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

idiazabal- Kirolak hartuko du protagonismoa Idiazabalen datorren astean. Urtero egin ohi duten moduan, aurten ere kirol asteaz gozatzeko aukera izango dute herrian. Bihar arratsaldean pilotariak joango dira herrira. 17.00etatik 19.00etara. Iker Irribarria aramar txapelduna eta Jokin Altuna pilotariak Igarondo pilotalekura joango dira herriko haurrekin pilotan jokatzea. Etzi, bestalde, beste kirol batzuk izango dituzte hizpide urtero egin ohi duten kirolaren mahai inguruan. Bi herritar izango dira gonbidatuak: batetik, Josu Urrestarazu txirrindularia eta bestetik, Gari Garmendia pisu jaurtilaria. Saioa 19.00etan hasiko da Udaletxeko areto nagusian. Bertan ni kirolariek haien esperientzia kontatuko dute. Asteazkenean, 19.00etan Udaletxeko areto nagusian GR-11 Diapositiba emanaldia egingo dute Pirinioen zeharkaldia. Mediterraneotik Kantaurira izango da ikusgai Mikel Mariskalen eskutik eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolaturik.

Axari Trail lasterketaren aurkezpena ostegunean izango da, 19.00etan. Horrez gain, Alberto Zerainek Daulaghirira (2016) eta K2 mendira egindako espedizioei buruzko hitzaldia eskainiko du. Uztailaren lehenengoan futbitoan, 18.30ean, herriko gazteen arteko partiduak egongo dira. 19.00etan II. Argazki Digitalen lehiaketako sari banaketa eta ibilaldi guztien argazki erakusketa egingo dute areto nagusian. Larunbatean 12.0etan herriko VIII. pala txapelketako finalak izango dira. Txapelketa horretan Euskadi osoko 40 bikotek parte hartu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902