Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostia

Urumea eta urumearrak solasean

Ezkurratik Kursaaleraino egiten duen 46 kilometroko ibilbidean Urumeak eta bere arroan bizi direnek duten erlazioa jorratzen du ‘Ni, Urumea’ dokumentalak, irudi ikusgarriak eta azken teknologiaren laguntzarekin.

Arantzazu Zabaletaren erreportajea - Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Urumearen azken metroak Donostian, itsasoratu baino lehen.

Urumearen azken metroak Donostian, itsasoratu baino lehen.

Galería Noticia

Urumearen azken metroak Donostian, itsasoratu baino lehen.

Ibaiari buruzko dokumental bat baino gehiago, Urumeak bere arroan topatzen dituen biztanleekin duen erlazioari buruzko lana dela nabarmendu du Labrit Multimedia taldeko Gaizka Aranguren zuzendariak, bien arteko errespetuzko erlazioa aldarrikatuz, “auzokide baitira”. Iruñeko Labrit taldea ondare materiagabea lan-tzen aditua da eta hortik heldu zion lanari: Urumeak garrantzi handia izan du eta dauka berak bustitzen dituen lurretan bizi direnen nortasuna osatzen, erreferentzia da.

Cristina Enea Fundazioak bultzatuta eta Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat erakunderen laguntzarekin sortu du dokumentala Labrit taldeak. Berez, duela sei urte abiatutako proiektu baten beste fase bat da: Nafarroako Gobernuak hala eskatuta, Foru Erkidegoko ibaien azterketari ekin zioten Labritekoek. Bidasoan murgildu ziren, Ebron ondoren, Egan, Zidakosen eta Aragoi ibaian ondoren. Seigarrena Urumea izan da eta dagoeneko lanean ari dira Argaren arroa arakatzen. Aurrera jarraitu eta Euskal Herriko ibaien ikusentzunezko en-tziklopedia osatzea gustatuko li-tzaieke.

Aurreko horietan bezala, Urumearen kasuan ere metodologia bera jarraitu dute eta ibaiaren ahotsarekin batera hainbat auzokideena edo urumearrena jaso dute dokumentalean, gehienek izen hori erabiltzen ez badute ere. Lagun minen artean bezala, bakoitzak modu batera deitzen dio ibaiari: Errekaundia da Ereñozura arte eta handik behera, Errioa. Urteetan zehar garraiobidea izan da Urumea, egurra edo sagarrak eramateko autopista. Arrantza egiteko gunea eta jolaslekua ere bai askorentzat. “Gu beti uretan ibiltzen ginen, udan edo neguan”, onartu dio kamerari urumear batek. Eta azken metroetan ubide bihurtu du Donostiak, paretak bi alboetan jarri eta urak berbideratuz, garai bateko arroa zenaren gainean hiria eraki-tzeko. Lekukoek bat egiten dute: gainezka egiten duenean Urumea ez dela bere lekutik ateratzen, bere lekura bueltatzen da.

Inguruan sortutako hiriek, industriak, bidean altxatutako ur jauziek (99 daude eta horietatik 59 gaindiezinak dira arrainentzat, baina 10 bakarrik erabiltzen dira gaur egun) ibaia hiltzea lortu zuten 70 eta 80ko hamarkadan. Momentu batean, hala ere, gizakiak atzera begiratu eta auzokidea ikusi zuen ondoan, hilzorian, eta Urumeako urei bizitza itzultzeko lanean hasi zela nabarmendu nahi du dokumentalak. “Itzuli den bizitza horren adierazpen garbiena Urumeako uretan gaur egun dagoen izokina da”, aipatu du Arangurenek. Plano bakar batean erakusten ditu dokumentalak duela urte batzuk arte bateraezinak ziren izokina eta Zikuñaga fabrika, elkarrengandik gertu eta bizikidetzan. Bisoi europearra eta Piriniotako muturluzea ere bizi dira Urumearen arroan, baso zaharrenetakoak ditu inguruan eta ingurugiro aberatsenetakoa ere bai.

Aste honetan proiekzioak

Plano ikusgarriak eta irudien edertasuna bilatu dituzte Labritekoek eta HD teknologiak indarra eta kalitatea eman die irudiei. Urtebeteko lana egin dute, ibaiaren txokoak arakatuz, herritarrak ezagutuz eta guztiekin solasean, batak besteari egin dion ekarpena aztertuz. Denbora honetan lekuko bat ere galdu dutela gogoratu du Arangurenek, Barkaiztegi baserriko semea, hain zuzen ere. Urteko sasoi desberdinetan toma berdinak errepikatuz urtaroen arabera ingurua nola aldatzen den ere jaso dute, besteak beste. Eta amaiera oso potente bat ere iragarri du Arangurenek Urumea Donostian itsasoratzen den unean, hirian sekula egin ez diren planoekin. Ikusle batzuk emozionatu direla aitortu du Arangurenek.

Ibaia bezala, ikusentzunezkoa ere Ezkurratik Kursaalerako bidea egiten ari da: Leitzan, Goizuetan, Aranon, Ereñotzun, Hernanin, Errenterian eta Astigarragan proiektatu dute eta datorren astean helduko da Donostiara. Martuteneko Etxarrienen asteartean eta Loiolako kultur etxean asteazkenean eskainiko dute, bi kasuetan 19.00etatik aurrera. Eta itsasoratu baino lehen azken geldialdia egingo du Antzoki Zaharrean ostegunean 21.00etan.

Emozionatzen jarraitzeko eta Urumean bustitzeko, aste honetako proiekzioez gain, dokumentala DVD formatuan eta Interneten eskuragarri jarriko dute Labritekoek eta ETBk ere eskainiko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902