Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Auteskundeak

Txomin Garmendia - Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Txomin gArmendia

Galería Noticia

Txomin gArmendia

Joan zan abenduan ogeia zan auteskundean eguna, Españiako presidentea

aukera bear genduna;

era orretan betetzen zala

demokrazian jarduna,

alper-alperrik izan zan dana,

gogoratuko deguna.

Asarre eta petralkeriak

iñoiz ez dute gauz onik,

auteskunde orien emaitza

ori izan zan azkenik;

borondaterik ez dan lekuan

ez dago lege zuzenik,

billera pranko egin zan baiño

ezin aukera gizonik.

Geiengorikan iñork etzula

ori izan zan aitzaki,

premi zunari lagundutzeko

gogorikan ez izaki;

boto ematen milloika giñan

emakume ta gizaki,

zenbat galera izandu degun

Jainkoak bestek ez daki.

Politikarekin aspertutzen

jendea asia dago,

urtetik urtera ez ote goaz

gero eta okerrago?

Ez dakit ala izango dan baiño

sarritan pentsatzen nago:

dirua ez ote degun maite

erria baiño geiago?

Zuzen ibilli nai dunak ere

badu naiko buruauste,

etsaiak sarri izango ditu

naiz olakorik ez uste;

otsoak izan, ardi larruak,

errez jantziko dituzte,

santu itxura duten askok’e

bapo engañatu gaituzte.

Madril aldean ez da paltako

gure kontrako eztenik,

gureganako ezin eramana

garbi ikusten bai det nik;

emengo abertzaletasunak

ez du izango azkenik,

guk geurea eskatzen degu

ez degu bear bestenik.

Ainbat billera, ainbat ibilli,

sarri etorri ta joan,

erria ez, beste gauz asko

dituztelarik gogoan;

irakurlea esango dizut

zer pentsatutzen nagoan;

zazpigarrengo agindu ori

alperrik ote dagoan.

Lengoak etzuten etekiñikan

berriro auteskundeak,

ekaiñak ogeita sei berriro,

gaur du aukera jendeak;

argitasun bat eman deigula

zeru ta lurren Jabeak,

ez ditezela beintzat gertatu

ematzarikan gabeak.

Botoa emateko eginkizuna

askok daukate utzia,

arrazoi dutela esan bearko

ori dute justizia;

ez ote da-ba zuzenduko or

gure arteko auzia?

itxaropena galtzen badegu

galduta dago guzia.

Jende askoren arrazoia da,

danak berdiñak dirade,

batzuak ala uste duten arren

berdiñak gutxi gerade;

pekatariak beti besteak,

gerok santuaren pare,

utsgiñikan ez duten oiek

aldare santutan daude.

Zorionean askatu giñan

diktaduraren kateaz,

amets egiñez gure erriaz

osasuna ta pakeaz;

oraingo ontan jabetu gera

milloi askoren kalteaz,

demokrazia ona da baiño

bere legeak beteaz.

Amabi bertso moldatutzeko

saiatua naiz alegin,

irakurlea barka zaidazu

ezertan badet utsegin;

gaurko eguna ez bedi izan

abendukoaren berdin,

ortik aurrera zedorrek pentsa

nola jokatu, zer egin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902