Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Sinesgarritasuna

Bingen. Zupiria - Domingo, 26 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Gaur hauteskundeetara aurkezten diren euskal alderdi nagusietako ordezkariek eztabaida izan zuten joan den ostegunean ETBn. Abenduan Madrilerako ordezkaritza atera zuten alderdi guztiek parte hatu zuten, salbuespenik gabe;lehen mailako hizlariak bidali zituzten eta interesgarria izan zen saioa. Eztabaida ikusten ari nintzela sentsazio berezi bat piztu zitzaidan bat batean. Zer da sinesgarri eta zer ez? Bere historian zehar jokabide jakin bat izan duen alderdi bati nola sinestu bere bidearekin zer ikusirik ez duen zerbait esaten duenean? Oroitzapenaren itzala pisu handikoa gertatzen da norbaiti kasu egin edo ez erabakitzeko. Baina zer gertatzen da historiarik eta memoriarik ez dutenekin? Alfonso Alonso Gasteizko alkate izan da, eta PPren bozemaile Kongresuan. Zail da Alonso ministroa Rajoyren obrarekin ez lotzea. Patxi Lópezek berriz historia luzea du. Euskal sozialisten buruzagi izan zen eta lehendakari, PPrekin, Madrilera salto egin aurretik. Aitor Estebanek ere ibilbide osoa du eta EAJren irudia izan da urtetan Bizkaiko Batzar Nagusietan, Foru Aldundian edo Madrilen parlamentari bezala. Oscar Matuteren ibilbidea ez da atzokoa, Ezker Batuan aurrena eta EH Bildun orain, bere joan-etorri guztiekin. Horiek denak etorri zitzaizkidan gogora. Baina, zer esan Nagua Alba eta Podemosi buruz? Nondik datoz? Non izan dira lehenago? Zer egin dute alderdi bezala? Nola jakin zer egin dezaketen? Eta, batez ere, nola sinestu inon egin ezin diren gauzak gurean Podemosek egingo dituela?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902