Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Elixabete Larrañaga danborradako kideek San Pelaio makilarekin omenduko duten zuzendaria

“Danborradako gaua izaten da festetako une bereziena”

Sábado, 25 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Zarautz- Danborradako ordezkariek San Pelaio Makilarekin omenduko dute gaur gauean Elixabete Larrañaga, Carballeira elkarteko zuzendaria, zarauztarrek Pelaioren ereserkiaabestu baino lehen. “Ilusio handiarekin” jasoko du Larrañagak errekonozimendu berezia.

Espero al zenuen omendua izatea?

-Hilabete honen hasieran jakin nuen omendua izango nintzela eta sorpresa handia izan zen. Ez nuen inolaz ere espero eta oso opari polita izan da. Poz handia izan da niretzat.

Zer sentsazio dituzu Makila jaso baino lehen?

-Danborradarako beti izaten dut ilusioa eta oraingoan ez da gutxiagorako. Ez dakit nolakoa izango den gaua, eta momentuz, lasai nago. Gero, momentua hurbiltzen ari denean ziur iritsiko direla nerbioak...

Noiztik zara Carballeira elkarteko zuzendaria?

-Nik ez daukat loturarik Carballeira elkartearekin baina lagun baten bitartez hasi nintzen zuzendari gisa 2007an.

San Pelaio festetan zer da gehien gustatzen zaizuna?

-Niretzako politena eta bereziena danborrada gaua izaten da, danborradako momentua.- A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902