Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Goierri

Kuadrillen eguna ospatuko dute gaur segurarrek San Juan jaietan

Sarriegi, Amaia Iraola eta Haritz Lizarralde, irabazle atari eta balkoien lehiaketan

M. Aranburu - Sábado, 25 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Atari eta balkoi dotorenen lehiaketako irabazleek lore bana jaso zuten garaikur moduan, atzo, Seguran.

Atari eta balkoi dotorenen lehiaketako irabazleek lore bana jaso zuten garaikur moduan, atzo, Seguran.

Galería Noticia

Atari eta balkoi dotorenen lehiaketako irabazleek lore bana jaso zuten garaikur moduan, atzo, Seguran.

segura- San Juan jaietan murgilduta dabiltza segurarrak. Ostegunean hasi ziren festak zopa pertzaren jaitsierarekin eta pregoia irakur-tzearekin batera. Aurtengoan, asteburu bakarra dute festek baina hala ere festetako egunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko asmoz daude herritarrak. Gaurkoan kuadrilla eguna dute Seguran. Goizean, 10.00etan, plater haustea egingo dute Mendotze aldean, Txoritegi Elkartearen eskutik. 12.00etan hasi eta 14.30ak arte The Joselontxo’s txarangak alaituko du giroa. 11.00etan jubilatuentzako toka, igela eta bote jokoak egongo dira plazan. Ondoren, hamaiketakoa izango da Atseden Elkartean. Kuadrillen eguna izanik, horiek izango dira protagonismoa hartuko dutenak. 15.00etan hasiko da kuadrillen arteko bazkaria Frontoi Zaharrean eta ondoren Sakatu elektrotxarangak jarraituko du. 18.30ean 2016ko kuadrilla lehiaketa egingo dute. Jokoak izango dira plazan, eta ondoren sari banaketa egingo dute. Era berean, 20.00etan kuadrillak kantuan arituko dira eta lehiaketa izango da. Ondoren, irabazleen izenak emango dituzte jakitera. Bitartean, The Joselontxo’s txarangak hartuko du lekukoa.

Iluntzean Iñigo Etxenikerekin Disko Festa egongo da. 23.00etan, kontzertuak egongo dira txosnetan. The Frankys talde idiazabaldarra eta Guri 5 taldea igoko dira taula gainera. Festak goizaldera arte iraungo du. Orduan, 6.30ean kuadrilla jendetsuenari argazkia aterako diete eta saria jasoko du. Orduan ikusiko da zein kuadrillak iraun duen gehien festan. Segidan, albondiga jana egongo da txosnetan.

San juan egunaAtzokoan San Juan eguna ospatu zuten herrian. Eguerdian 16. edizioko atari eta balkoi ederrenen sari banaketa egin zuten. Atariei dagokionean, lehenengo saria Etxeberri baserriko Amaia Iraolak eta Haritz Lizarraldek jaso zuten. “Baserri buelta guztia txukun zainduta izaten dute, bide bazterretik hasi eta etxe buelta guztia dotore zainduz”, azaldu zuen Jakoba Rekondok. Bikoteak semeak ditu, eta haiek ere lagundu izan dutela nabarmendu zuen Lizarraldek. Bigarren saria Lastala Berri baserriko Maria Pilar Gereñuk jaso zuen, eta aipamena Zabala baserriari egokitu zi-tzaion.

Balkoi dotore eta txukunenaren saria Iñaxi Sarriegik jaso zuen: “Berdea nagusi den landareekin dotore jantzi dute balkoia”, agertu zuen Rekondok. Bigarren saria Iñaxio eta Joxe Mari Agirrek jaso zuten eta aipamen berezien atalean, Kale Nagusia 13ko ile-apaindegiko eraikina eta Unzurrunzaga 6 helbideko balkoia izan ziren nagusi. Irabazleek loreak jaso zituzten sari moduan eta oso pozik agertu ziren.

Ondoren, mozorroek hartu zituzten Segurako txoko guztiak eta festan goizaldera arte jarraitu zuten segurarrek eta inguruko herrietako ugarik festa giroan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902