Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eraldatze gunea abian jartzeko 1.000 sinadura jaso dituzte

Zaldibiako Goizane eraikinean dagoen gunea 300 metro koadrokoa da eta martxan jartzeko prest dago

Sábado, 25 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

zaldibia- Mila sinaduratik gora bildu ditu Eraldaketa Gunea Martxan taldeak baserriko produktuak eraldatzeko Zaldibian dagoen gunea martxan jartzeko. Duela denbora dezentetik prest dago Zaldibiako Goizane eraikinean 300 metro koadroko gunea. Beharrezko azpiegiturak eta makinariak jada badaude, baina abian jartzea falta da eta horregatik, taldeko kideek gunea “behingoz” abian jartzeko eskatu dute. Atxikimendua jaso dute, baina ez direla geldituko azaldu dute eta hurrengo pausoa “Zaldibiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bilera bat eskatzea izango dela argitu du Ander Kerejeta taldeko kideak. Izan ere, Aldundiari dagokio gunea martxan jarri ahal izateko pertsona baten kontratazioa, eta horixe bakarrik faltako litzateke.

Eraldaketa gunea Gipuzkoa osoari zerbitzua eskaintzeko sortua da eta Gipuzkoako eskualde guztien-tzat “erreferentziazko proiektua” bihurtu daitekeela dio Kerejetak. “Bagara hamaika baserritar, bide industrialari lotu gabe, lurrari lotutako elikagaiak sortzen ditugunak”, nabarmendu du. Hala ere, baserri txikietan diru-laguntzak mugatuak izaten dira eta hori dela eta, “behar-beharrezkoa” ikusten dute transformazio gunea abian jartzea. Bestela, ekoizle txikiek haien produktuak sortu eta saltzeko zailtasunak izango dituztela uste dute taldekoek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902