Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilgo txupinazoa Orbeldik botako du

Santixabel jaiak ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte ospatuko dira eta jadanik programa etxeetan dago

Sábado, 25 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Usurbil- Usurbilgo Udalak jakitera eman duenez, aurtengo txupinazoa Orbeldi dantza taldeak botako du. Izan ere, Jai Batzordeak Txupinazoa nork bota lehiaketarako proposamenak jasotzeko buzoiak jarri zituen herrian. Adierazi dutenez, “proposamen ugari jaso dira aurtengoan” eta guztiak aztertu ondoren, Orbeldi dantza taldea aukeratu zen.

Bestalde, atzo banatu zen santixabeletako egitaraua Usurbilgo etxeetara. Bertan azaltzen denez, aurtengo jaiak ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Egitarauaren diseinoa Intza Salsamendi herritarrarena da. Lehiaketara hiru lan aurkeztu ziren eta irabazlea Salsamendi suertatu zen.

Azkenik, 40. Santixabel bertsopaper lehiaketak ere baditu irabazleak. Lehenengo saria Imanol Zarautzek irabazi du (200 euro eta oroigarria), bigarren saria, Jon Aizpuruak (150 euro eta oroigarria) eta hirugarren saria, berriz, Iñaki Agirresarobek jaso du (100 euro eta oroigarria). - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902