Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Fe de errores. Frustrazioa eta inpotentzia Tecnología

Itsaso Nabaskues Oiartzun Kirol Elkarteko futbol jokalaria - Sábado, 25 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Itsaso Nabaskues Lasheras da nire izena. Lehen mailako Oiartzun Kirol Elkarteko futbol jokalaria naiz, beste gauza batzuen artean. Izan ere, gaur egun estatu mailan, emakume futbolari gehienok muxu truk ari-tzen gara baloiaren atzetik korrika, beste kirolari (gizon zein emakume) asko bezalaxe. Ikasle, irakasle, hostalari, saltzaile, langabedun. Eta iluntze aldean, futbolari. Txikitatik maite dudan kirol honetan nire bizitzako urte mordoa eman ditut, eta zazpi dira jada lehen mailan jokatu ditudan denboraldiak. Egoera ekonomiko eta oihartzun sozial ezberdineko Euskal talde anitzetan jokatzeko aukera izan dut (Añorga, Reala, Athletic eta Oiartzun), pertsona zein jokalari bezala hazten lagundu didatenak. Pasa den maitzaren 29an lesionatu egin nintzen Bartzelonaren aurkako partiduan. Triada: belauneko menisko eta ligamentuen ahustura. Kirol honek ekar ditzakeen lesioetako bat. Operatu ostean, eta dena ondo badoa, 6-9 hilabete futbol zelaietatik kanpo. Ez naiz lehena ez azkena izango.

Hori onartu eta aurrera. Inguruko taldekide, familia eta lagunen berotasunik ez zait falta. Hori gutxi balitz, Hegalaken Kirol Osasun Zentroan erreabilitazioa egiteko aukera. Zorionekoa ni! Bestalde, bada momentu honetan bizi-tzen ari naizen eta onartzea zail egiten zaiten errealitatea ere. Futbol Federazioaren Seguru Medikuak babesten gaitu horrelako lesio egoeratan klub gehienoi (baldintza ekonomoiko indartsuagoak dituzten klubak beste seguru pribatu batzuekin aritzen dira lanean). Nire kasuan, traumatologoak ezer larria ez dela dio, lasai hartzeko. Bere agenda kontsultatu eta operatzeko lehen egun librea… urriak 13 (belauna operatzeko prest omen dagoen arren). Negar malkoak erortzen hasten zaizkit. Frustrazioa, inpotentzia, ez nuen espero. Ez da ezer larria ez, baina ziur nago oihartzun handiagoko klub bateko jokalaria izango banintz operatuta egongo nintzela. Ez da espekulazio bat, gertutik bizi izan dudan errealitatea baizik. Ni baina egun batzuk lehenago nire an-tzeko lesioa izan duen Realeko jokalaria pasa da jada kirofanotik (hemendik, nire animo guztiak!). Eta ni lau hilabete beranduago? Egia esateko, errealitate honen aurrean lehen mailako jokalari bezala ez naiz oso baloratu sentitzen. Eta momentu honetan, lasaitu nahiean, nire buruari esaten diot, medikuak arrazoi duela, lehentasun handiagoa duten kasuak egongo direla eta beste edozein biztanle bezalaxe itxaron zerrendan itxarotea toka-tzen zaidala. Nahiz eta pentsamendu hori barneratzen saiatzen naizen, ez da nire barruko egonezina itotzeko gai. Baina onartu behar dut badela frustrazio horren eragile den beste kezka bat ere nire buruan. Baja hartu behar izatea. Hilabete batzuez esperientzia laborala etetea, irakasle bezala Hezkuntza eta Kirolaren Fakultatean egiten ari nintzen ordezkapenari stop esatea, hain zuzen ere. Gauzak horrela, hurrengo hilabetetan ezingo naiz beraz egunez irakasle izan, ezta iluntze aldean futbolari ere. Kluba opera-tze data aurreratzeko ari da lanean. Eskertzekoa da. Baina oraindik berririk ez. Niri dagokidanez, data alde batera utzi eta nire ingurukoen indarraren laguntzaz esperientzia berri honetan nire egunerokoa (eta poltsikoa) beteko duten bide berriak topatzeari ekingo diot. Bitartean, sistema honek erakutsiko dit nire belaunak ez duela presarik, lasai hartzeko. Eta, nire onerako, beste behin ere, sistemaren kontra nire indignazioa itotzen ikasiko dut, bai. Gaur ordea ez dut isilik geratzeko indarrik topatu.

las claves

Entre los múltiples adelantos de la tecnología, una de las ramas más conocida es la robótica.

Ha desempeñado desde su aparición un importante papel en nuestras vidas, habiendo sido utilizada principalmente para realizar trabajos duros, peligrosos y tediosos, tanto en la tierra como en el espacio.

De ahí que saben a auténtica gloria bendita unos informes de un grupo de expertosyankis, asegurando tener fundadas esperanzas de que allá para 2017, saldrán al mercado unos robots a precios asequibles y con tamaño y peso moderados -para no darnos miedo, indudablemente- capaces de realizarnos a conciencia, la aburrida y repetitiva tarea del hogar de la plancha.

Y es que cualquier ayuda a una sociedad como la nuestra, de edad cada vez más avanzada -afortunadamente- es siempre bienvenida.

En la edición de ayer publicamos por error que la asociación Haitz-Haundi de Deba fue la que pintó de blanco la pared de la playa en la que se está realizando un mural con motivos acuáticos, cuando esa labor fue efectuada por el Ayuntamiento.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902