Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astelehenean hasiko da Zestoako V. Antzerki Astea

Larunbata arte egunero izango dira emanaldiak kultur etxeko aretoan, 20.30ean

Ane Roteta - 2016(e)ko ekainaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Antzerki Asteko parte-hartzaileak, Amancay Gaztañaga zuzendaria, eta Josetxo Mendizabal alkatea, atzo.

Galería Noticia

Antzerki Asteko parte-hartzaileak, Amancay Gaztañaga zuzendaria, eta Josetxo Mendizabal alkatea, atzo.

Zestoa- Zestoako udalerri txikia bada ere, antzerkiak indar handia du. Hori argi erakusten du Zestoako Antzerki Asteak: izan ere, urtetik urtera handitzen joan da eta hiru egunetan egitetik aste betean egitera pasatu dira. Hala, aurten bosgarren edizioa ospatuko da ekainaren 27tik uztailaren 2ra, eta xehetasun guztiak emateko elkartu ziren atzo udaletxeko atarian antzerki taldeko kideak, Amancay Gaztañaga zuzendaria eta Josetxo Mendizabal, Zestoako alkatea.

Interpretazio Eskolako lehen kurtsoko ikasleek eta Eromen taldeko antzezleek hartuko dute parte eta sarrerak salgai daude iada

Sei egunetan antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea izango da, eta Zestoako Interpretazio Eskolan hasiberriak direnak eta hiru urteko ikasketak amaituak dituzten aktoreak, Eromen Produkzioak taldekoak, ikusi ahal izango dira oholtza gainean. Guztira, ia 40 antzezlek erakutsiko dute Amancay Gaztañaga zuzendariarekin ikasitakoa. Emanaldi guztiak 20.30ean izango dira Zestoako kultur etxeko areto nagusian.

Autore klasikoakLehen egunean, ekainaren 27an, lehen kurtsoko ikasleen antzezpenak hartuko du kultur etxeko areto nagusia eta autore klasiko ezberdinen obren eszenak an-tzeztuko dituzte;hala nola, Sofocles, Lorca, Shakespeare, Woody Allen eta Tennesse Williams. Bestalde, interpretazioa hiru urtetan ikasi dutenek Eromen antzerki-taldea osatzen dute eta horien eskutik Sweeney Todd musikal ezagunean oinarritutako Sweeney komedia ikusi ahal izango da ekainaren 28, 29, 30ean eta uztailaren 1ean. Amai-tzeko, uztailaren 2an, Bizkaiko ATX Teatroaren bisita jasoko dute zestoarrek eta Edgar Allan Poeren Bihotz salataria bakarrizketa antzeztuko du Iñaki Ziarrusta aktoreak.

Emanaldi guztietarako sarrerak dagoeneko sei eurotan salgai daude, Fati tabernan, eta kultur etxean eserleku gehiegi ez daudenez, azkar ibiltzeko gomendatu dute. “Maitasunez egin dugu aurtengo egitaraua eta lan handia dago prestatu dugun obren atzean;beraz, herritar guztiak animatu nahi ditut antzerkiaz goza-tzera”, adierazi zuen Gaztañagak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902