Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pasaia gaztetxoen eskutik festa giroan murgildu da

Txupinazoak eta san Joan suak hasiera eman zioten atzo Pasai Donibaneko urteko aurreneko jaiei. Hauek amaitzean, santiago jaien zain geratuko dira

Erreportajea eta argazkia Aitziber Muga - 2016(e)ko ekainaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Jaien hasiera haurrek dantzatutako ‘Aurreskua’.

Galería Noticia

Jaien hasiera haurrek dantzatutako ‘Aurreskua’.

Uxue Puy Erkizia eta Lukas Corro Bilbao gaztetxoak arduratu ziren atzo arratsaldean Pasai Donibaneko jaiei hasiera ematen txupinazoa botaz eta ikurrina igoerarekin.

Jarraian, Santiago plazan haurrek Agurra dantzatu zuten eta ondoren erraldoien txanda iritsi zen. Beranduago, Salbea egon zen eta amai-tzean Konstantzia bandak musika eskaini zuen sua piztu zen arte.

Urtero-urtero Donibanen San Joan festak ospatu arren, barrutiko jai garrantzitsuenak uztaila amaieran ospatzen diren Santiago jaiak izaten dira eta bertan herriko arrantzale kutsua oso nabarmena izaten da. Dagoeneko prestaketak puri-purian daude. Izan ere, datorren uztailaren 27an, San Pantaleon egunean, ohikoa den moduan, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten koadrilek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren erregistroan, Arizabalo jauregian kokatzen dena. Eskaera orria Udalaren webgunean lor daiteke eta hau entregatzeko azken eguna uztailaren 10a izango da.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten eta zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten koadrilen artean zozketa egingo da, eta bi koadrila aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak bana-tzeko. Hautatutako bi koadrilek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko. “Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten koadrilak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko”, adierazi dute Jai Batzordetik.

Gaurko egitaraua

10.00. Diana txistulariekin.

12.00. Haur eta gazteen danborrada Meipitik irtengo da eta Santiago plazaraino iritsiko da. Danborradako zuzendaria Inhar Laboa Martin izango da.

17.00. Gimnasia erritmikoaren erakustaldia Santiago plazan.

Ondoren Santiago plazan askaria eta jolasak. Gainera, udaletxe zaharrean Badia Eskolaren eskutik herriko txikientzako antzerki emanaldia.

17.30. Mus txapelketa Santiago plazan.

Biharko egitaraua

17.30. Estropada: Iberdrola ikurrina. Gipuzkoako Nesken Traineru Liga.

19.00 Arraunlarien aurkezpena: klubeko partaide guztien aurkezpena egingo zaio herriari.

21.00. Afaria: paella-jana herrikoia plazan.

22.30. Bideo emanaldia egingo dute plazan. San Joango arraunari buruzko ikusentzunezko bat da.

23.00. Musika.

Igandea

Uztailaren 2a

8.00. XXV. 16 orduko futbito txapelketa Santiago plazan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902